EITBk Lurreko Telebista Digitalean (LTD) emititzea eragotzi du Yolanda Barcinaren alderdiak. EAJk eta UPNk lantaldea osatu dute, kate publikoren digitalizazioaren afera “konpontzeko”.
Bart iragarri du EITBk Nafarroan analogikotik digitalera pasatzeko hautua, Nafarroako Parlamentuaren eskaerari men eginez. Aitzitik, gaiak hautsak harrotu ditu publiko egin eta berehala. UPNren exekutiboaren irudiko,"legez kanpokoa"da hedabidearen erabakia, eta Espainiako Gobernuari egoeraren berri eman dio, “beharrezko neurriak” hartzeko.
Horregatik, atzera egin du EITBk. Emititzeko dena “prest” daukala jakinarazi du, baina “konpondu arte” itxoingo duela emisioei ekiteko.
Iñigo Urkulluk adierazi du ez dela “oso ulergarria” nafarrek edozein kate ikusi ahal izatea, eta ez, ordea, EITB. Dioenez, UPNrekin bilduta, akordioa “lehenbailehen” ixtea espero du.