Ehunka lagunek salatu dituzte Antsoaingo eraso sexistak

  • Ostiraletik larunbaterako gauean bi emakumeri egin zieten eraso Antsoaingo jaietan. Komunikabideek zabaldu dutenez, adingabeak ziren biak.

Topatu.eus @topatu_eus
2016ko irailaren 19a
Argazkia: Topatu.

Festa giroan gertaturiko beste bi eraso sexista salatu dituzte asteburu honetan. Oraingo honetan, Antsoainen. Ostiraletik larunbaterako gauean egin zieten eraso bi emakumeri, eta komunikabideek zabaldu dutenez, adingabeak ziren biak.

Erasoak salatzeko elkarretaratze jendetsua egin zuten igandean Antsoaingo plazan, herri mugimenduak eta udaletxeak batera deituta. "Ezetza beti ezetz" dela gogoratu zuten, baita erasoak  "jendarte patriarkalari doakion matxismoaren erakusle" direla ere.

Albistea Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Sexismoa  |  Feminismoa  |  Nafarroa  |  Antsoain

Sexismoa kanaletik interesatuko zaizu...
"Alkate joan eta mutil-dantzan ez parte hartzea ez zen aukera"

2013an Elbeteko mutil-dantzan irainka hartu zuten Baztan bailarako alkate eta ordezkari gorena. Garbiñe Elizegik esku bete lan izan zuen lau urteko agintaldian: ohiko eginbeharrak ez ezik, mutil-dantza parekidearen aldeko borroka eta Aroztegia kudeatu behar izan zituen. Hertsi gabeko zauriak dira biak ere Baztanen.


2017-03-15 | Nora Barroso
Ez zen sua izan

Sentitu dezakegu haur eta emakumeen gorputzen erabilpena, errefuserako objektu gisa pertsonen etiketatze faxista, kontrolerako mekanismoen gordinkeria bortitza…  airean daudela.


2017-02-19 | Saioa Baleztena
"Askok uste dute gizon bat gurpil gainean gizonagoa dela, eta emakumea mari-mutila"

Laia Sanz (1985, Corbera, Herrialde Katalanak) Dakar Rallya aldi gehienetan amaitu duen emakumea da. Zazpi ediziotan parte hartu du eta guztietan bete du helmugara iristeko erronka. Ez hori bakarrik, azken lau urteetan lehen hogeien artean sailkatu da. Baina motoziklismoaz aparte, lasterketa esanguratsua egiten ari da berdintasunaren bidean ere.  


Etxeko lanak ordainduko balira Barne Produktu Gordinak %23,4 egingo luke gora Katalunian

BPG horren bi heren lortuko litzateke emakumeen eskutik, gizonen lan bikoitza egiten baitute etxean.


Genozidioa, poltsikoan mugikorra edukitzearen prezioa?

Lehen marfila, esklaboak, kautxua, kobrea edo uranioa. Gaur koltana da, mugikorrak, bideo-kontsolak, ipad-ak eta goi mailako gailu teknologikoak eraikitzeko oso urria den minerala. Mendebaldeko gizartearen “beharrak” asetzeko, kongotarrek ondo dakite zer den beren baliabideen erauzketa masiboa. Baina batez ere horren ondorio lazgarriak ezagutzen dituzte.


Whatsapp, sexismoa erreproduzitzeko mekanismo berria

20-30 urte arteko 17 emakume. Whatsappen talde mistoetan dabiltza. Haien testigantzak jaso ditu Margarita Ruiz Fernándezek bere liburuan.


2017-01-04 | Uriola.eus
Gizon bat atxilotu dute Beasainen abenduan Bilbon emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Abenduaren 6an, 19 urteko emakume batek sexu erasoa jasan zuen Casilda Iturrizar parkean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez Ertzaintzak, 21 urteko gizonezko bat atxilotu du Beasainen eraso hura egotzita


"Ez gara Barbie burugabeak, ez ditugu behar txilibitu arrosak eta baloi txikiagoak futbolean jokatzeko"

Ingalaterrako Futbol Federazioak gomendio sorta dauka webgunean, neskak futbolera erakartzeko: txilibitu arrosak erabiltzea, kamiseta koloretsu eta usain onekoak eskaintzea, neska asko baloi pisutsu batek joko dituen beldur direla iritzita baloi txikiagoak erabiltzea...


2016-12-13
Amara Berriko eraso sexistak salatzeko performance-a
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Amara Berriko jaietan gertatutako bi eraso sexista salatzeko agerraldia egin du gaur Superxagu jai batzordeak. Salaketa publikoan idatzi bat irakurrik ez ezik, elkartu diren hamarnaka lagunek performance bat ere egin dut.


Erditze gelatik zuzenean azterketara: tratu bidegabea ala fabore-tratua?

Erditu berritan, lorik egin gabe, oraindik epiduralaren eraginez hankak ezin mugiturik eta odola zeriola, ebakuntza gelatik zuzenean ospitaleko beste gela itxi batera eraman zuten, gurpildun aulkian, oposaketetako azterketa gainerako hautagaien une berean egiteko.


Eguneraketa berriak daude