Mayaren udal gobernuak indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak mespretxatzen dituela salatu dute

  • Herritar batek eraso sexisten aurkako kartelez galdegin ostean, Enrique Maya Iruñeko alkateak erantzun zion kartel horiek kenduko lituzketela aukera eta momentu egokia bilatuz gero. Mayaren adierazpenak salatu ditu Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak.


2020ko urriaren 15an - 12:12
Martxoaren 8ko greba egunez Iruñean egindako mobilizazioa (Argazkia: Ekinklik)

Iruñeko alkate Enrique Mayak egindako adierazpen batzuen berri izan ondotik, horiek salatu ditu Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformak. Plazaratu duten oharrean azaltzen denez, iragan astean herritar batek Mayari eskatu zion hiriko sarreretan dauden indarkeria sexistaren aurkako kartelak kentzeko, eta alkateak honi erantzun kartelak kenduko lituzketela bilatzen dutenean “horretarako aukera eta momentu egokia eztabaida interesaturik ez sortzeko”. Antza, Mayak adierazi zuen kartel horiek “ez dutela zentzurik eta egokia litzatekeela kentzea”, bere iritziz “lekuz kanpo” baitago “herritar arruntentzat karteletan esatea Iruñea eraso sexistarik gabeko gunea dela”.

Plataformak jakinarazi duenez, adierazpenak ezagututakoan sortutako eztabaidaren ondotik ere esandakoak berretsi zituen Mayak. Adierazpenok onartezin eta lotsagarritzat jo ditu plataformak, eta denboran susmatutakoa bistaratzen dutela azpimarratu: “Udalaren jarrera hauek egungo gobernu taldeak gure udalerrian egunero gertatzen diren eraso sexisten aurkako ekintzan duen benetako konpromiso falta erakusten dute”. Idatzian jasotzen denez, gertakari horrek ageriko egiten du Enrique Mayaren eta Navarra Sumaren konpromiso falta indarkeria matxistari aurre egiteari dagokionez, eta indarkeria jasaten duten emakumeei mespretxu egitea egotzi diete.

“Mugimendu feministak urteetan lortutako konpromiso sozial, politiko eta instituzionalaren maila lortzeko egindako lana mehatxatuta dago, gobernu urte bakarreko agintaldian”, egin du irakurketa plataformak. Eta ostean gehitu du udalak kartelak kentzeko erabakia hartuz gero hasiera emango lioketela indarkeriaren eta sexismoaren aurkako lan instituzional eta sozialarekin amaitzeko prozesu bati.

Plataformak ezinbestekotzat jo du instituzioek konpromisoa erakustea emakumeen eskubideak defendatzeari eta bizitzako arlo guztietan parekidetasuna defendatzeari dagokionean. Ohartarazi dute beren partetik beti agertu direla erakundeekin lankidetzarako prestu, eta ildo horretan ondokoa azpimarratu dute: “Erantzukizunetik eta konpromisotik lan bateratu hau burutu dugun modu berean, ez dugu zalantzarik izango aurrean egoteko beharrezkoa den guztietan”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-17 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


Eguneraketa berriak daude