Adikzioa duten emakumeek zailago dute tratamendua eskuratzea eta mantentzea

  • Mendekotasunen bat duten emakumeek askotan ez dute tratamenduetara jotzen, zigor soziala saihesteko. Eta tratamendua hasten duten emakumeen erdiek sentitu izan dute uzteko gogoa, batez ere gizonez osatutako taldeetan konfiantza falta sentitzen dutelako eta askotan jarrera matxistak jasaten dituztelako.


2021eko otsailaren 16an - 11:47
Nagore Oroz eta Yolanda Cervero azterlanaren egileak, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidarekin.

Nagore Orozek, Yolanda Cerverok eta Iosu Martinezek egin duten azterlanak galdera hauxe du izenburu: Aurkitzen al dute emakumeek oztoporik adikzioak tratatzeko baliabideetan sartzeko eta mantentzeko? Egungo egoeraren azterketa. Urtebetez, mendekotasun desberdinak dituzten EAEko 127 emakume eta haiekin zuzenean lan egiten duten profesionalak elkarrizketatu dituzte.

Zigor soziala saihesteko tratamenduei uko

Mendekotasunak zituzten emakume horiek tratamendu-etapa desberdinetan zeuden, edo, kasu batzuetan, ez zuten baliabiderik erabiltzen. "Inolako laguntzarik jaso ez zutenen artean, asko zigor soziala saihesteko ezkutatzen saiatzen ari zirela ikusi dute ikertzaileek", Emakundek lanaren aurkezpenean azaldu duenez.

Era berean, ikerketak aztertu ditu zein motibo dituen tratamendua jasotzen duen emakume batek tratamenduarekin jarraitzeko edo bertan behera uzteko. Ahaldunduago sentitzea edo osasuna hobetzea dira tratamendua jarraitzeko arrazoi nagusiak. Hala ere, ikerketaren arabera, emakumeen erdiek aitortzen dute uzteko gogoa sentitu dutela, "batez ere maskulinoa den talde bateko bizikidetzarekin zerikusia duten faktoreengatik, konfiantza faltagatik, eta askotan jarrera matxistengatik". Horregatik, azterlanean parte hartu duten emakumeek eskaera hauek egin dituzte: genero-indarkeriako egoeretarako laguntza juridikoa eta psikologikoa jasotzea eta emakumeekin soilik osatutako eta genero-ikuspegiarekin landutako taldeak egotea.

Profesionalek aitortzen dute emakumeek zailtasunak dituztela tratamenduak eskuratzeko

Lan honek elkarrizketatutako profesionalen erdiak baino gehiagok onartzen du "emakumeek, hala izateagatik, zailtasunak dituztela adikzioen aurrean tratamendu edo baliabide bat eskuratzeko". Oztopo "objektiborik" ez dagoela diote, baina oztopoak genero-rol tradizionalei lotuta daudela: "beste pertsona batzuen zaintzari edo estigma sozialari lehentasuna ematea, adibidez".

Familia-medikuntzako, erizaintzako, gizarte-hezkuntzako eta psikologiako profesionalek parte hartu dute azterlan honetan eta hauen arabera, droga-mendekotasuna duten emakumeek tratamenduetarako sarbidea izan dezaten, "ezinbestekoa da eskuragarritasuna, bai ekonomikoa bai geografikoa, arreta espezifikoa eta generoari buruzko prestakuntza handiagoa izatea".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexismoa
Zuen etxean ere emakumeak arduratzen al dira opariak erosteaz?

Opariak erosteaz batik bat emakumeak arduratzen direla diote azterketek. Durangoko Azokan murgilduta eta Gabonak gertu, gai aproposa dirudi inkestek erakusten duten errealitateaz, gizonek jartzen dituzten aitzakiez eta emakumeek duten "zama mental ikusezina"... [+]


Nolakoak dira haurrentzako ipuinak, genero ikuspegitik?

Haur literaturako pertsonaietan aniztasun falta dagoela eta estereotipo eta rol sexistak gehiegitan erreproduzitzen direla ondorioztatu du Parean elkarteak, azterketa egin ostean. Sustraietatik eraldatuz dokumentala atera du orain, ikerketaren emaitzak, ipuin gomendioak eta haur... [+]


Zumaiako festetan gutxienez hiru eraso salatu dituzte

Zumaiako Mugimendu Feministak jakin duenez, txosnagunean bi eraso sexista izan dira, eta taberna batean eraso homofoboa. Elkarretaratzea egingo dute asteartean, 19:00etan.


Haurrei zuzenduta dauden iragarkietako genero estereotipo errepikatuenak

Jostailuen interneteko iragarkiek genero rol eta estereotipo gehiago erreproduzitzen dituzte, telebistako iragarkiek baino. Hori da Kataluniako Ikus-entzunezkoen Kontseiluak egin duen txostenaren ondorioetako bat. Hamar estereotipo errepikatuenak zerrendatu dituzte, horien... [+]


2021-10-17 | June Fernández
Kamera aurrean
Gaztea, argala eta liraina izan behar duzu... emakumezkoa bazara

Naiara Vink EHUko ikerlariaren doktoretza tesiak agerian utzi du Espainiako Estatuko emakumezko berriemaile eta aurkezleek bizi duten presio estetiko sexista. Zein da egoera Euskal Telebistan eta nola irauli daiteke? Sei euskal kazetariri bota diegu galdera.


Eguneraketa berriak daude