Eguzki Urteaga izango da Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzaren lehendakari berria

  • Jean-Michel Larrasquet zendu ostean, Eguzki Urteaga soziologoak hartuko du Ipar Euskal Herriko Eusko Ikaskuntzren gidaritza.

ARGIA @argia
2018ko maiatzaren 16a
Eguzki Urteaga artxiboko irudi batean (argazkia: Dani Blanco).

Kazeta.eus-ek informatu duenez, maiatzaren 11n izendatu zuten Urteaga Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako Eusko Ikaskuntzako lehendakari, erakundearen administrazio kontseiluaren erabakiz.

Urteaga EHUko irakaslea da eta ikerlari atxikia Social and Bussiness Research Laboratory ikertegian, Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatean.

Ez du berria Eusko Ikaskuntzarekin lotura, Ipar Euskal Herriko lehendakari-ordea izan baitzen Jean-Claude Larronde lehendakari zen sasoian.

“Gobernantza eraberritu” nahi du Urteagak kargu berria hartuta, “lidergo argia adieraziz eta talde-lana berrindartuz” eta horretarako lankide ugari izango du inguruan: Argitxu Camus, Viviane Delpech, Anne-Marie Gale, Claude Mehats, Maitena Urmeneta, Argitxu Etxandi eta Jean-Claude Larronde.

Kanal hauetan artxibatua: Eusko Ikaskuntza  |  Ipar Euskal Herria

Eusko Ikaskuntza kanaletik interesatuko zaizu...
2015-04-24 | ARGIA
EkoLinguA: Eguneroko hizkuntza egoerei aurre egiten laguntzeko solas jokoa

Eguneroko jardueretan euskaraz egin nahi eta horretarako aukerarik ematen ez digutenean nola kudeatu egoerok? EkoLinguA mahai jokoak egoera linguistikoei aurre egiteko argudioak sendotzen lagundu nahi du.


2013-10-16 | ARGIA
Mari Carmen Gallastegik eta Pako Etxeberriak Eusko Ikaskuntza 2013 saria jaso dute

Donostiako Miramar jauregian jaso zuten saria Eusko Jaurlaritzako Cristina Uriarte Kultura sailburuaren eskutik. Haien ibilbidea eta aitzindaritza lana nabarmendu zuten ekitaldian.


2013-03-14 | ARGIA
Euskonews-ek erabiltzaileen laguntza ekonomikoa eskatu du aurrera jarraitzeko

Euskonews aldizkaria ekonomikoki laguntzeko kanpaina abian jarri dute. Murrizketak direla eta, astean behin argitaratzetik hamabostean behin egitera pasa da. Jakinarazi dutenez, ez da nahikoa eta, horregatik, erabiltzaileek ekonomikoki laguntzeko aukera zabaldu dute helbide honetan.


2011-10-28
Eusko Ikaskuntzak 44 emakume omenduko ditu Euskararen Nazioarteko Egunean

Euskal Herriko historian era batean edo bestean eragina izan duten 44 emakume omenduko ditu Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE). 1918an sorturiko erakundeak garai eta esparru desberdinetan hizkuntzaren aldeko ekimenean nabarmendu diren emakumeak saritu nahi izan ditu aurtengo edizioan. Gainera, kanpoko entitate bati ENE Saria eskainiko zaio euskaren alde egindako lanagatik.


2010-06-09
Joxerramon Bengoetxeak jaso du Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa saria

Joxerramon Bengoetxea (Irun, 1963) Europako gaietan adituak eraman du Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien saria. Euskal Herriko unibertsitateetako errektoreek, Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Euskadiko Kutxako zuzendariak osatzen dute epaimahaia eta saria emateko arrazoien artean Bengoetxearen lanaren osotasuna eta Euskal Herriko kulturaren garapenari eskainitako laguntza azpimarratu dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude