Egunkariako auzipetuak: “Absoluzioa, ez dugu beste emaririk ontzat emango”

  • Egunkariaren kontrako epaiketa hasi da (berriaren amaieran euskal blogosfera Twitter bidez auziaz egiten ari den jarraipena ikusgai duzue) Txema Auzmendi, Iñaki Uria, Joan Mari Torrealdai, Xabier Oleaga eta Martxelo Otamendi Madrilen dira, Auzitegi Nazionaleko akusatuen eserlekuan. Ez dira bakarrik egongo, Euskal Herritik, Galiziatik eta Herrialde Katalanetatik joandako ordezkaritza politiko zabala izango dute atzean babesa ematen. Atzo prentsaurrekoan auzipetuek azaldu zuten absoluzioa besterik ez dutela ontzat hartuko. Dena den, Fiskaltzak auzia artxibatzeko eskatu izanak ez dituela “lasaitzen” adierazi zuten, Fiskaltzaren jarrera horrek ez baitu eragotzi auzia ahozko epaiketara iristea. Horrez gain, herritar guztiei dei egin zieten Bilbon larunbat honetan egingo den manifestaziora joateko, "gu hor izango gara".


2009ko abenduaren 15ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Hedabideetan zabal eman dute epaiketa hasieraren berri. Garak editoriala kaleratu du: “Ez dira lehenengoak eta, tamalez, ez dira azkenak izango trantze horretatik pasatzen” dio amaraunak. Noticias taldeko hainbat egunkarik ere gogor kritikatu du bere editorialetan epaiketa, eta zalantzan jarri dute Espainiako Justiziaren zeregina: “Zuzenbide Estatua inpultsu politikoen menpe dago eta Justiziaren organo gorenak alderdien interesen menpe”.

Epaiketaren inguruko iritziak asko dira.

- Xabier Lekuona Egunkariako langile ohiak Berrian: “Ez dakidana da zergatik ez dituzten Egunkaria-ko akzionistak epaitzen, publizitatea egiten zuten erakundeak, gure elkarrizketak onartzen zituzten politikariak, bertako langile guztiak. Delitu bera egin genuen denok. Eraginkorra da gero eskarmentuaren legea!”

- Lutxo Egia idazleak Deian: “Egin eta Egunkaria auziei dagokienez, 2005eko ekainean, International PENeko Ordezkarien Asanbladak, bere 71. nazioarteko kongresuan, aho batez eskatu zuen biak bertan behera uzteko (...) PENeko Asanbladak aitortutako babesa gustura ikusiko genuke, hasieran esan bezala, gure komunikabideek sinatutako editorial bateratu batean. Baina, zoritxarrez, Euskal Herrian ez dugu halakorik ezagutuko. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparraldean ere, zein bere kasa, nekez. Beldurra da nagusi aho txikiaz itxierekin harritzen direnen artean. Eta, jakina denez, beldurra da zentsurara daroan korridore zabala”.

- Jose Ignacio Armentiak El Paísen: “Kuriosoa da zein erraz artxibatzen dituen espainiar Justiziak sumario batzuk (Camps, Botin, eta abar.), eta bitartean beste batzuk betikotzen dira erresoluzio baten zain”.

Bestalde, Txema Auzmendi auzipetuari elkarrizketa egin diote Diario de Noticias de Alavan eta honakoa esan du auzia Euskal Herrian epaituko balitz zer pasatuko litzatekeen galdetu diotenean: “Gauza bat da Auzitegi Nazionala, garai bateko Tribunal de Orden Público, hura ordezkatzen zuena, eta beste bat epaitegi arrunt bat. Gauzak izugarri aldatuko lirateke bertako epaileek epaituko balute auzi hau”.

Egunkariako auzipetuei babesa emateko mobilizazioek aurrera darraite, Katalunian gaur kontzentrazioa egingo dute Bartzelonako Sant Jaume plazan eta Vicent Partal kazetariak manifestu bateratua irakurriko du bertan. Auziak hasiera hasieratik eragin nabarmena izan zuen Katalunian eta babesa etengabe iritsi da bertatik. Hainbat hedabidek epaiketaren berri eman dute gaurko euren edizioetan:

- No al Judici a Egunkaria: Ja N’hi ha prou (Radio Catalunya)

- El tancament d'«Egunkaria» arriba avui a judici sense acusació fiscal (El Punt)

- Comença el judici a Egunkaria (Vilaweb)

- Comença el judici contra els cinc directius de l''Egunkaria', set anys després del seu tancament (Directe!Cat)


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egunkaria auzia
2023-02-17 | Leire Artola Arin
‘Egunero behar genuen’ liburua aurkeztu du Imanol Muruak, behin-behineko egunkariaren kronika

Otsailaren 20an beteko dira 20 urte Euskaldunon Egunkaria Guardia Zibilak indarrez itxi zuenetik. “Euskarazko egunkaria itxi duzue baina hemen gaude”, halaxe erakutsi zuten biharamunean Egunero argitaratuta. Bertako zazpi langile elkarrizketatu ditu Muruak, eta bere... [+]


2021-07-28 |
Otsaileko hostoak


Kaka esplikatzen

Politikoek ikaragarri maite ditek beren lepoa. Baina lepoa galtzeko arriskurik balute ere, saiatu egin behar litekek hitz egiten, konponbideak eskaintzen", Zintzozuri sakristauak.

- "Hobe isilik. Konpon dezatela berek, berek egunero izorratzen dutena!",... [+]




Uria askatzeko aukera

Duela urtebete eta lau hilabete, otsailaren 20an, hasi zen Iñaki Uriaren sufrikarioa, Guardia Zibilak Egunkaria itxi eta euskal kulturaren esparruko beste hamar pertsona atxilotu zituenean. Inkomunikazioko lehen bost egunak iragan ondoren Inma Gomila, Luis Goya,... [+]

2021-07-19 | Mikel Asurmendi
Xabier Olega: «Estatuaren helburua euskalgintza ETArekin homologatzea da"
Xabier Oleaga kazetaria eta Partaide ikastoletako komunikazio arduradunak zortzi hilabete eta erdi egin zituen espetxean «Egunkaria auzia» dela-eta. Azaroaren 3tik 23ra arte, Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartelera joan behar izan zuen egunero sinatzera. 24tik aurrera,... [+]

Iñaki Uria: «Kartzelaldiarekin eutsi nahi diote Egunkaria auziaren ahultasunari»
Hamasei hilabete daramatzazu espetxean. Zer duzu kontatzeko esperientzia honetaz?
Gizartearen giza-zabortegiak dira hauek. Baztertuenen hondorategiak. Estatuaren agintekeria bere bisaia gordinenean ageri da hemen. Euskaldunekiko bereziki. Agintekeria hori bereizkeria ere... [+]

2021-03-17 | Ander Perez
Samara Velte. 'Euskaldunon Egunkaria'-ren memoria
“Sumatzen genuen ‘Egunkaria’-ren inguruan orokortuta zegoen narratiba oso onbera zela”

Euskaldunon Egunkariaren itxierari buruzko Paperezko hegoak dokumentala zuzendu eta aurkeztu berri du Samara Veltek (Zarautz, 1991) Josu Martinezekin batera. Azkenaldian euskal gatazkaren memoriaren transmisioari buruzko doktore tesian murgilduta badago ere, ezin izan dio... [+]


2021-01-26 | Saioa Baleztena
Sara González. Estoldak astintzen
“Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma”

Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]


2020-02-20 | ARGIA
Gaurko egunez, 2003ko otsailaren 20an ‘Euskaldunon Egunkaria’ itxi zuen indarrez Espainiako Guardia Zibilak

Euskaraz argitaratzen zen egunkari nazional bakarra, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz zigilatu zuten.


2019-02-22 | Miren Osa Galdona
2003-02-20 Euskaldunon Egunkaria itxi zuen Guardia Zibilak
Dena aldatu zuen deia

‘Egunkaria’ and Sedition: Spain closed down the Basque-language newspaper 15 years ago

On the morning of 20th February, 2003, I picked up the phone and heard Joxemari Irazusta's voice: "The Civil Guard have arrested Pello Zubiria." Pello? Joxemari told me the little he knew about it, and I couldn't believe it. I got back into bed; I couldn't... [+]


Eguneraketa berriak daude