"Egoera kontrolpean" zegoela esan zuen ertzainak dio 'Ugarteko'-ren agindupean jardun zutela

  • 3.389 zenbakidun ertzainak Iñigo Cabacasen hilketagatiko epaiketan deklaratu du "Ugarteko" ezizenez ezagun den ertzain-burua izan zela 2012ko apirilaren 5ean operatiboan nola jokatu agindu zuena. Aurrez lekuko modura agertuta zegoen 3.389 zenbakiduna epaiketan, baina Cabacasen familiaren eskariz ikertu (inputatu) modura deklaratu du oraingoan. Gogoan hartu behar da Ugarteko ez dagoela inputatuta.


2016ko apirilaren 12an - 13:15
Ertzainak gomazko pilota-jaurtigailuekin (Arg.: ukberri.net-CC By sa).

3.389 zenbakidun ertzaina da, hain zuzen, gau hartan "egoera kontrolatuta" zegoela irratiz esan zuena. Hala ere, Ugartekok indar osoz Indautxuko Herriko taberna dagoen kalexkan sartzeko agindua eman zuela adierazi du, bestela ere publiko egin diren grabazioei esker jakina denez. 3.389ren esanetan, Ugartekok egindako presioagatik sartu ziren ertzainak kalexkan.

"Kontrolatuta" hitzaren esanahia zehaztu nahi izan zuen ertzainak bere deklarazioan. Haren esanetan, kontrolatutako egoera batean ertzainak ez daude arriskuan, baina okerrera egin dezake Ugartekok agindutakoa bezalako neurriak hartuz gero. Gau hartan aginduak irratiz eman zituena Ugarteko izan arren haren gainetik beste ertzain-buru bat zegoela gaineratu du 3.389 zenbakidun azpiofizialak.

Gara-k dakarrenez, tentsioa izan da nagusi deklarazioan zehar, eta ertzainari galderak egin dizkieten batzuek, Ana Torres epailea barne, oso jarrera oldarkorra agertu dute harenganako. Izan ere, aurrez beste ertzain batzuen kritika ugari jaso ditu 3.389 ertzainak Cabacasen hilketaren gauean izandako jarreragatik. Besteak beste, Ugarteko bera haren aurka mintzatu zen 2015eko ekainean lekuko gisa egindako deklarazioan, bere egitekoak betetzen ez zituela leporatuz. Gara-ren arabera, beste bertsio batzuek diote 3.389 dela Ertzaintzak Cabacas auzian bere burua zuritzeko eraikitako kontakizuna sostengatzeari uko egin dion ertzain bakarretakoa, eta horrek asko jarri dituela bere kontra.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude