Donostiatik Eusko Legebiltzarrera 201,9 kilometroko giza katea iragarri du Gure Esku Dagok

  • Larunbatean Donostiako Eureka! zientziaren museoan aurkeztu zuten ekimena erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduko kideek. Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkartu nahi dituzte ekainaren 10ean, horretarako gutxienez 100.000 lagun behar direla adierazi dute.

Andoni Mikelarena @andonimik
2018ko urtarrilaren 29a

“Euskal Herrian sekula egin den mobilizaziorik handiena iragartzera goaz”, mezu hori zabaldu zuten Gure Esku Dagoko kideek aurreko astean. Larunbatean iragarriko zuten mobilizazioak intriga sortu zuen askorengan eta eguerdiko hamabiak aldera egin zuten publiko mobilizazioa. Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea osatuko dute ekainaren 10ean.

2014ko giza katearekin alderatuta ñabardura ugari ditu aurtengoak. Aurrekoak baina 75 kilometro gehiago ditu larunbatean aurkeztutakoak eta duela lau urtekoa herri txikietatik igaro bazen nagusiki, oraingoa hirigune eta herri gune handietatik pasako da, dinamikako kideen esanetan “jende gehien bizi den eremuetatik”. Eusko Legebiltzarraren ateetan amaituko da mobilizazioa, “herritarron ituna, erakundeen esku utziz, herri itunerako trantsizioa egin dezaten”.

Ekainaren 10eko mobilizazioa Euskal Autonomi Erkidegoan zentratuko da. Dinamikako bozeramaileen arabera, “aurten Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan horrelako ekimen bat mahai gainean jartzeko baldintzak” ikusi dituzte.

Nafarroako dinamikako kideek datozen asteetan iragarriko dute Nafarroari dagokion plangintza eta Ipar Euskal Herriko eragileekin ere “harremanetan” daudela adierazi du Angel Oiarbide GEDen bozeramaileak. Gure Esku Dago “Euskal Herri osoan erabakitzeko eskubidearen aldeko baldintzak sortzen” ari dela adierazi zuten dinamikako kideek eta etorkizunean “zazpi hiriburuak” lotzea dela helburua.

2.019 arrazoi erabakitzeko

Datozen aste eta hilabeteetan erabakitzeko arrazoiak bilduko dituzte. Arrazoi horiekin osatu nahi dute “herritarron ituna”. Horretarako lau mahai inguru antolatu dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Mahai inguru bakoitzean gai bat landuko dute. Asteazken honetan izango da lehena Bilbon eta ongizateaz arituko dira.

Giza katean pertsona bakoitzak zapi bat izango du eta zapi horretan norberaren erabakitzeko arrazoia idazteko deia egin du Gure Esku Dagok, Eusko Legebiltzarrean amaituko den “arrazoien katea” osatzeko. Ekimena finantzatzeko izen ematearekin batera bost euroko laguntza eskatu dute. Internet bidez edo herrietako kideengana joz eman ahalko da izena eta datozen egunetan jarriko dute martxan. “Ahalik eta azkarren eman izena, antolaketa lanak errazteko”, larunbateko ekitaldian eman zuten oharra.


Gure Esku Dago kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-19 | Miren Osa Galdona
Azaroaren 18an izango da Donostian erabakitzeko eskubideari buruzko galdeketa

Gure Esku Dagoren dinamikaren baitan galdeketa egingo duen lehen hiriburua izango da. Lan talde bat sortu dute eta maiatzetik aurrera hasiko dira zein galdera planteatuko duten aztertzen.


2018-04-17 | ARGIA
"Iruzur neo-estatutista" salatzeko deia egin dute Maulen, Amaiurren, Tolosan, Elgetan eta Gernikan ekainaren 9rako

Euskal Herriak Askatasuna plataformak ekainaren 9rako elkarretaratzeak eta ekitaldiak prestatu ditu Maulen, Amaiurren, Tolosan, Elgetan eta Gernikan. Gure Esku Dagok antolatutako giza-katearen aurreko egunean izango dira; hain zuzen ere, GEDren “iruzur neo-estatuista” salatu nahi dutelako, giza-katea EAEn soilik izango denez.


2018-04-16 | Arabako Alea
GEDek 1.000 arrazoi bildu ditu erabakitze-eskubidearen alde

GED Gure Esku Dago mugimenduaren eledun Zelai Nikolasek gaur Gasteizen iragarri duenez, dagoeneko, erakunde honek "1.000 arrazoi" bildu ditu erabakitze eskubidearen alde. Izan ere, mugimenduak 2.019 biltzeko asmo du ekainaren 10 baino lehen, egun horretan burutuko baita Donostia-Bilbo-Gasteiz lotuko dituen giza katea.


2018-02-01 | Andoni Mikelarena
The Basque right-to-decide movement is going to form a 202-kilometre human chain

"We are announcing the biggest demonstration ever to be held in the Basque Country" was how last week's message began. The organisers of Gure Esku Dago presented the project in front of the Donostia Eureka! science museum. They want to link the Basque cities of Donostia, Bilbao and Gasteiz on 10th June, 2018, and they will need at least 100,000 people to do so.


2018-01-25 | ARGIA
Ekainaren 10eko mobilizazio handia aurkeztu bezperatan, Urkullurekin bildu da Gure Esku Dago

Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimenduak “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizazio handiena” iragarriko du larunbatean, Donostian antolatutako ekitaldi batean.


2018-01-10 | Gure Esku Dago
Urtarrilaren 27an aurkeztuko du Gure Esku Dagok ekaineko mobilizazioa

Aurtengo ibilbide orriaren ardatzak aurkeztu zituen dinamikak abenduan, Agurainen egin zen bazkideen Ezohiko Batzarrean, eta plangintzaren garapena diseinatzen aritu da ordutik.


Julieta Gazta˝aga, antropologoa
"Boterea ulertu nahi badugu boteretsuak ere aztertu behar ditugu"

Buenos Aireseko euskaltegian izan zuen Gure Esku Dago mugimenduaren berri Julieta Gaztañagak, eta politika aztertzen duen antropologoa denez, tira egin nahi hariari. Tira eta tira, antropologoari dagokion jakin-minak ekarri du Euskal Herrira, erabakitzeko eskubidearen inguruko borroka eta eztabaida pil-pilean dauden sasoiotan.


2017-12-01 | Uztarria
Gure Esku Dagori Azpeitiko Udalak emandako diru laguntzaren aurka egin du Espainiako gobernu ordezkariak

Urriaren 31n zuten epaiketa, baina Estatuko Abokatuari ez zioten jakinarazi hitzordua, eta bertan behera gelditu zen. Besteak beste, "kriseluen gauerako" 2.900 euro eman zion udalak elkarteari.


2017-11-27 | Andoni Mikelarena
Herritarron ituna eta herri galdeketak, GEDen plangintzaren ardatzak 2018rako

Ikasturte honetarako plangintza onartu zuen larunbatean Gure Esku Dagok Agurainen (Araba) egin zuten ez ohiko batzar orokorrean. “EtorkiZUna” izango da ikasturte honetarako leloa.


2017-11-24 | Andoni Mikelarena
Donostian 2018ko udazkenean egingo dute galdeketa estatus politikoaz

Ostegunean aurkeztu dute herri galdeketa antolatuko duen taldea, Donostiako udaletxean. Donostia Galdeketa izeneko talde sustatzaileak, sinadura bilketa du hurrengo erronka.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude