Dirua eskaintzen ari dira Iruñeko alkate berriaren kontra manifestatzearen truke

  • Larunbatean manifestazioa deitu dute Nafarroako eskuineko sektoreek “Nik ez nion Bilduri bozka eman” lemapean. Diario de Noticiaseko zuzendariak adierazi duenez, herritarrei dirua eskaintzen ari dira manifestazioan parte hartzearen truke.


2015eko ekainaren 12an - 10:25
Manifestazioan parte hartzeko deia honelako irudien bidez ari da zabaltzen.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Egunkari nafarreko zuzendari Joseba Santamariak Twitter bidez jakinarazi du berari ere eskaini diotela dirua manifestaziora joateko. Bere esanetan, mobilizazioan parte hartzeagatik 25 euro emango dizkiotela esan diote.

Beste txio batean, Santamariak esplikatu du, dirua eskaini dion pertsona norbaitek bidali duela, inguru horretan eskuineko alderdien aldeko jendea bizi delakoan.

 

Orain arte, Whatsapp eta sare sozialen bidez ari zen zabaltzen Iruñeko manifestaziora deitzen zuen mezua. Sarasate pasealekuan jarri dute hitzordua larunbat eguerdian eta Espainiako Gobernuaren ordezkaritzari  eskaria egina diote.

El Confidencial Autonómicon irakurtzen denez, antolatzaileen helburua Iruñeko alkate berria EH Bilduko Joseba Asiron izatearen kontra protestatzea da.

Aldaketaren aldeko manifestazioa aldi berean

Eskuineko manifestariek Iruñeko Udal Plazara joateko deialdia egin zuten hasieran, baina han 10:00etatik aurrera aldaketa politiko eta sozialaren aldeko indarrek deitutako elkarretaratzea egingo dute.  

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aldaketa politikoa Nafarroan
Eguneraketa berriak daude