Damua dela eta ez dela

  • Historikoki euskal preso politikoaren figura galtzeko jokabideen aipamena egiten genuen. Genioen, era berean, damutuaren figura edo damuaren prozesua zekarrela berekin ia-ia modu atzeraezinean.


2017ko urriaren 17an - 09:58

Oraingoan badiogu ere etsaiaren legeak oso-osorik eta termino politiko, teoriko nahiz praktikoetan onartzeak beste kontu bat dakarkigula, alegia, gure identitatearen, gure izanaren eta gure sentimenduen galera. Txikitatik halako sentimenduz jantzita egon garelako edo, bestela, helduaroan atxiki gatzaizkiolako, gure ekintzez guztiz koziente izanik.

Halaber, badiogu, teorian eta praktikan, zapalkuntza nazional eta sozialaren bitartez okupatzen gaituen legeei men egiteak geure izana eta identitatea galtzea dakarrela berekin. Aldi berean, gure sentimenduak, gure kulturak, gure harremanak ulertzeko moduak… okupatzaileen galbahetik pasatu behar dute.

Ez du balio baietz esateak, benetan ezetz bada. EAJ dugu artista galanta kontu horretan, Guinness liburuan sartzeko modukoa. EAJk dio gure ongizate eta segurtasunerako ari dela lanean, baina dirua poltsikoratzea du helburu, eta dirudienez hori da une honetan nagusitzen dena askoren zentzu komunean.

Goian aipatutakoa zenbait jokabideren ondorioz gertatu da. Lehenik, urteotan agertu zaigun erreformismoa, errebisionismoa, horiei gehitu behar zaizkie nagusi den sistema kapitalistaren hedabideen indarra, betiko eliza ofiziala, burgesia txikiaren filosofia barneratzeko tresnak… Hori guztia lurraren arrasean utzitako marka mobilizazioetan eta jarrera pertsonaletan egiaztatzen da.

Baina, erne! antolatuta dauden kolektiboetan ere halakorik egiaztatu daiteke. Ez da kontu barregarri bat edo “begira horiei, bakarrik … lagun kontzentratzea lortu dute”. Datorkigun negu gorrian garesti ordainduko dugu eskuinaldera, sumisio eta konformismoaren aldera egitura jakin batzuek emandako pausoa (ezker abertzalearen pekoak izan edo ez).

Dagokigun gaiari heldurik, aintzat hartzeko moduko aukera batzuk daude, eta norbera legitimoak direlakoan egongo da, baina etsaien legeak guztiz onartzen baditugu, gure izanaz damutzen gara. Ez dago hori dena azaltzeko beste modurik. Hemen ez dago iruzur egiterik, teorikoki nahiz praktikoki berehala antzemango litzatekeelako.

Ez du balio baietz esateak, benetan ezetz bada. EAJ dugu artista galanta kontu horretan, Guinness liburuan sartzeko modukoa. EAJk dio gure ongizate eta segurtasunerako ari dela lanean, baina dirua poltsikoratzea du helburu, eta dirudienez hori da une honetan nagusitzen dena askoren zentzu komunean

Euskalduna izan ala ez izateko afera, norberaren jatorria alde batera utzia, aukera bat da, nazio aukera bat, hain zuzen, harrera lurrerako aukera, kolektibitateari buruzko ideal sakonagoak eraikitzeko gunerako aukera. Etorri naizen lekuan ezin izan dut, hortaz, ea hementxe aukera dudan. Azken batean, hementxe izanaren eta integrazioaren aldekoak gara, ez, ordea, euskal eta espainiar burgesiaren esanak betetzekoak.

Berdin gertatzen da hirugarren mundu deiturikoari lagundu nahian dabilenari, hura inbaditu eta baliabide energetikoak ustiatzeaz gain, kolektibo tribalak ezarri eta urrez apaintzen ditu zonaldeko arazoetarako konponbide gisa, baina handik lau urtera inoiz ikusi ez diren hondamendirik latzenak azaleratzen hasten dira kultur, nutrizio eta demografia mailan, lekualdaketak, heriotzak.

Nork laguntzen du, nori laguntzen dio eta zertarako? Herrien nazioartekotasunak, klase proletarioak eta herri mailako herritarrek indarrez eskatzen dizkigute elkarrekiko errespetua eta solidaritatea, bai eta elkarrekin jardutea ere. Gaur, hemen Euskal Herrian bertan, denok batera: Gora Euskal Herria Sozialista.

(*) Artikulu hau, Izaera politikoa galtzearen gainean. Damuaren gainean. Garraztasunik gabeko termino politikoetan artikuluaren segida da.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude