CETA akordioa onartu du Europako Legebiltzarrak, kanpoko aldean aurkako ekintzak

  • Euskal Herriko parlamentuetan ordezkaritza duten alderdietatik, CETAren alde bozkatu dute ondorengo alderdiek bozkatu dute: EAJ, PP eta PSOE. Eta aurka: EH Bildu, Podemos eta Equo. Goizean 150 ekintzailek Europako Parlamentuko sarrera blokatu dute Estrasburgon. TTIP Game Over Facebookeko orrian azaldu dutenez, lortu nahi zuten eurodiputatuak autoetatik jaitsi eta CETAren alde bozkatzea herritarrak zapaltzea zela irudikatzea.

ARGIA @argia
2017ko otsailaren 15a
Europako Parlamentuko sarrera blokeatu dute Estrasburgon. (Argazkia: StopTTIP)

Ez da ustekabekorik izan eta Europako Legebiltzarrak Kanada eta EBren arteko CETA hitzarmenaren alde bozkatu du otsailaren 15ean. 408 diputatuk eman dute aldeko botoa, 254k aurkakoa, eta 33 abstentzio izan dira. Behin Eurolegebiltzarrak onartuta, Batasuneko estatu guztiek banan-banan onespena ematea behar da hitzarmena guztiz sartzeko indarrean. Hala ere, EBri bakarrik dagozkion eskumenekin zerikusia duten parteak –CETAren zati handi bat, beraz– aplikatzen has litezke jada.

Kanada eta Europaren arteko merkataritza eta inbertsioetarako hitzarmenak potentzia bien arteko harreman ekonomikoak erraztea du helburu. Haatik, ez dio salerosketen eremuari bakarrik eragingo; haren aurkariek behin eta berriz salatu dutenez, CETAren eskutik iritsiko dira multinazionalen mesederako arituko diren epaitegi bereziak (ICS siglekin ezagunak), hala nola erregulazio lankidetzarako organo deiturikoak; azken horien bitartez trabak jar dakizkieke langileen eskubideak, herritarren osasuna eta ingurumena babesteko tokian tokiko erakundeek onartutako araudiei.

Corporate Europe Observatory ikerketa taldearen txosten berriaren arabera, "CETAk osasun publikoari, kontsumoari eta ingurugiroari lotutako arau ugari kolokan jarriko ditu eta lobby presio taldeei mesede egingo die”.

 

Kanal hauetan artxibatua: CETA  |  Nazioartea  |  Frantzia  |  Kanada  |  Europar Batasuna

CETA kanaletik interesatuko zaizu...
2017-09-21 | Unai Brea
CETA hitzarmenaren zatirik handiena indarrean da, europar parlamentu guztiek oraindik berretsi ez badute ere

Eurolegebiltzarrak joan den otsailean eman zion onespena Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko itunari (CETA). Hitzarmena mistoa denez, erabat indarrean sartzeko EBko estatu kide guztietako parlamentuek bozkatu behar dute haren alde. Hala ere, hitzarmenaren zati handiena –teorian estatuen burujabetzari eragiten ez diona– indarrean da irailaren 21etik.


2017-06-29 | Unai Brea
CETA hitzarmena berretsi du Espainiako Diputatuen Kongresuak

Espainiako Parlamentuak berretsi egin du Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza askeko ituna (CETA), PP, Ciudadanos, PDeCAT eta EAJren aldeko botoekin. PSOEk jarrera aldatu du Pedro Sanchez idazkari nagusia hautatzeaz geroztik; oraintsu arte hitzarmenaren alde agertu da, baina ekainaren 29ko bozketan abstenitu egin da, aurreko egunetan iragarri legez. Gainerako alderdiek aurka bozkatu dute.


2017-06-02 | ARGIA
CETA hitzarmenaren aurkako ekintzak egingo dituzte asteburuan

Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkataritza askeko hitzarmenaren (CETA) aurkako mobilizazioak egingo dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan asteburuan hasita eta astelehenera bitarte. Modu horretan, CETAren aurkariek protesta egin nahi dute datozen asteetan Espainiako Legebiltzarrak itunari emango dion berrespenagatik.


CETA: Zer diote kanadarrek?

CETA pil-pilean eskuartean dugun Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko Ekonomia eta Merkataritza Askeko Hitzarmena dugu eta entzunagoa den TTIP hitzarmenaren atzeko ate bezala definitu izan da. TTIP (Europar Batasuna eta AEBen arteko hitzarmena) izoztua dagoela helarazi digute komunikabideen gehiengoak eta hori aprobetxatuz, TTIPk eginiko gardentasunik gabeko bidea baino gardentasun eskasagoa izan duen CETA ari zaizkigu inposatzen.


2017-02-26 | Unai Brea
CETAren zati handi bat indarrean sar liteke jada

Ez zen ustekabekorik izan eta Europako Legebiltzarrak Kanada eta EBren arteko CETA hitzarmenaren alde bozkatu zuen otsailaren 15ean, Estrasburgon egindako saioan. 408 diputatuk eman zuten aldeko botoa, 254k aurkakoa, eta 33 abstentzio izan ziren.


CETAren aurkako elkarretaratzeak EAJ, PSE eta PPren egoitzen aurrean

TTIP/CETA Ez-ek eta Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratzeak egin dituzte astearte goizean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon. CETAk “herritarron bizitzak pobretuko dituela” adierazi dute antolatzaileek. Sortu, Ezker Anitza eta Podemos alderdiak deialdira batu dira, besteak beste.


2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka. Otsailean erabaki beharko du Europako Legebiltzarrak CETAri onespena ematen dion ala ez.


2016-11-21 | Hamaika Telebista
Nekazaritza: nekazaririk gabeko eredurantz?
MULTIMEDIA - Ertzak

Nekazaritzari buruz hitz egiten dugunean, nolako etorkizuna ikusten diogu lehen sektoreari? Nekazaririk gabeko nekazaritza posible da? Nola eragingo dute TTIP eta CETA bezalako akordioek lehen sektorean? Galderen erantzunen bila, EHNE sindikatuko Imanol Ibero eta Gari Nazabalengana jo dugu.


2016-11-10 | Unai Brea
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko akordioen aurka mobilizatu ostean, presio egiten jarraitzeko unea dela dio Martík. Mugarri hurbilena urtarrilean du akordioon aurkako mugimenduak: orduan erabakiko du Europako Legebiltzarrak EB eta Kanadaren... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude