CETAren aurkako elkarretaratzeak EAJ, PSE eta PPren egoitzen aurrean

  • TTIP/CETA Ez-ek eta Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratzeak egin dituzte astearte goizean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon. CETAk “herritarron bizitzak pobretuko dituela” adierazi dute antolatzaileek. Sortu, Ezker Anitza eta Podemos alderdiak deialdira batu dira, besteak beste.


2017ko otsailaren 14an - 11:49
Elkarretaratzea Bilbon
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kanada eta Europaren arteko merkataritza eta inbertsioetarako hitzarmenak potentzia bien arteko harreman ekonomikoak erraztea du helburu. Haatik, ez dio salerosketen eremuari bakarrik eragingo; haren aurkariek behin eta berriz salatu dutenez, CETAren eskutik iritsiko dira multinazionalen mesederako arituko diren epaitegi bereziak (ICS siglekin ezagunak), hala nola erregulazio lankidetzarako organo deiturikoak; azken horien bitartez trabak jar dakizkieke langileen eskubideak, herritarren osasuna eta ingurumena babesteko tokian tokiko erakundeek onartutako araudiei.

Corporate Europe Observatory ikerketa taldearen txosten berriaren arabera, "CETAk osasun publikoari, kontsumoari eta ingurugiroari lotutako arau ugari kolokan jarriko ditu eta lobby presio taldeei mesede egingo die”.

Bihar, otsailak 15, Europako Legebiltzarrak testua bozkatuko du Estrasburgoko osoko bilkuran. Mobilizazioek baiezko botoa emango duten alderdien jarrera salatzea izan dute helburu. San Balentin eguna zela eta, EAJko kideek CETAri igorritako ustezko maitasun gutunak zabaldu dituzte mobilizazioan parte dutenek. Besteak beste, EB eta Kanadaren arteko hitzarmenaren mesedetan herritarrek burujabetza galduko dutela salatu dute eskutitzean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CETA
2016ko azaroaren 10
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

2016ko maiatzaren 26
Claude Vaillancourt, Attac-Quebec elkarteko presidentea
"Zerbitzuen pribatizazioari irekitzen dio bidea CETAk"

Eguneraketa berriak daude