Cabacasen familiak auziperatutako hiru ertzainentzat launa urteko espetxe zigorra eskatu du

  • Akusazio partikularra zuzentzen duen Jone Goirizelaia abokatuak launa urteko espetxe zigorra eta seina urteko gaitasungabetzea eskatu du hiru ertzainentzat, "gomazko pilotak zuzenean tirokatzea agindu edo baimentzeagatik eragindako zuhurtziagabekeriazko hilketa profesional larriagatik".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 11n - 12:00

Iñigo Cabacasen senideek launa urteko kartzela zigorra eskatu dute auziperatutako hiru ertzainentzat. Salatzaileen idatzia Ana Torres epaile izapidegileak jaso du dagoeneko. Salaketak, hiru ertzainak, ofizial bat eta bi ofizialorde, zuhurtziagabekeriazko hilketa profesional larriaren erruduntzat jotzen ditu eta seina urteko gaitasungabetzea eskatzen du. Horrekin batera, hiru poliziei Cabacasen gurasoenganako urruntze agindua ezartzeko eskakizuna egin du “zigorra bete bitartean”.

Akusazioaren arabera, hiru ertzainek “gomazko pilotak zuzenean tirokatzea agindu edo baimendu zuten”.

Bizkaiko Probintzia Auzitegian bilera egingo dute gaur akusazio partikularrak eta defentsak aurkeztutako errekurtsoei buruz eztabaidatzeko. Gainera, auzitegiak erabaki bat hartu beharko du Cabacasen familiaren abokatuak, gomazko jaurtigaiak botatzeagatik beste hiru ertzain epaitzeko aurkeztutako eskaeraren gainean.

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude