Bretainian eraiki nahi duten aireportuaren kontrako ekintzaileak, Euskal Herrian

  • Nantes hiritik gertu eraiki nahi duten Grand Ouest aireportuaren aurkako ekintzaileak Euskal Herrian zehar ibiliko dira apirilaren 25etik maiatzaren 6ra bitartean, haien borrokaren berri emateko.


2017ko apirilaren 25ean - 10:00
Notre-Dame-des-Landes herriko ZADeko lagunak, mobilizazioetako batean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Notre-Dame-des-Landes herriko ZADeko (Babestu Beharreko Gunea) lagunak Euskal Herria Zuzenean (EHZ) jaialdian izan ziren iaz, eta EHZko brigada bat Bretainiara joan zen gero, ZAD gunea ezagutu eta laguntza eskaintzeko. "Euskal Herria Zadista" topaketa eta elkartasun bira urrats berria da harremanak sendotu aldera.

ZADeko kideek, haien borroka ereduaren ingurukoak azaltzeaz gain, datozen hilabeteetan gauzatuko dituzten egitasmoen berri emango dute, hala nola nazioarteko borroken zentroaren eta udan egingo duten kanpaldi handiaren berri, non Euskal Herriko brigada batek parte hartuko duen.

"Euskal Herria Zadista" biraren hitzorduak:

Apirilean:

- 25ean Baionan, 19:00etan Epaiska lokalean.

- 26ean Getxon, 19:30ean Tosun.

- 27an Hendaian, 19:30ean Gaztetxean

- 28an Ainhize-Monjolosen, 20:30ean Euskal Herriko Laborantza Ganbaran

- 29an Atharratzen, 19:00etan Xahoenean

Maiatzean:

- 2an Altsasun, 18:00etan Gaztetxean.

- 3an Gasteizen, 19:00etan Gaztetxean.

- 4ean Beasainen, 19:00etan Gaztetxean.

- 5ean Lezon, 18:30ean Txerrimuñon.

- 6ean Donostian, 16:00etan Bulebarrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eredu ekologikoak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!