Bozkatzera deitutakoen %24,83k eman du botoa estatus politikoari buruzko galdeketetan

  • 124.274 pertsona deituak zituen Gure Esku Dagok igande honetako herri galdeketara, eta horien %24,83k bozkatu dute: 30.862k. Tolosaldean, Oarsoaldean, Astigarragan, Hernanin eta Larrabetzun antolatu dituzte galdeketak, 35 herritan denera.

Lukas Barandiaran San Roman  |  Asier Iturralde Sarasola @aldatsa
2017ko martxoaren 20a
Igandeko galdeketaren irudi bat. (Arg.: Gure Esku Dago)

Parte-hartzea askoa aldatu da herri txikietatik handietara. Orexan bozkatzera deitutakoen %82,11k bozkatu dute, eta Errenterian, atzo galdeketa egin zen herrietatik handiena, %13,54k.

Jasotako bozen %95,84k baiezkoaren alde egin dute, eta %2,63k, berriz, kontra egin dute.

2014an Etxarri-Aranatz eta Arrankudiaga-Zollo izan ziren aitzindariak galdeketak egiten. Joan den urtean beste 36 herrik eduki zuten galdeketa egiteko aukera. Atzokoarekin, jada 70.000 pertsona inguruk eman dute bozka herri galdeketetan.

Berria-k Zelai Nikolas Gure Esku Dagoko kidearen hitzak jaso ditu. Esan du ez dela kontuan hartu behar zenbat jendek parte hartzen duen soilik, baizik eta eztabaida zein testuingurutan egiten den. Eztabaidak anitza izan behar duela azpimarratu, eta hori lortzen ari direla erantsi du.

Herritarrek Euskal Herri independente batean bizi nahi duten ala ez galdetu dute galdeketetan. Galderaren muina bera bazen ere, galderaren formulazioa ez zen berdina leku guztietan:

Tolosaldea: 'Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?'

Oarsoaldean:

Lezo: 'Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?'

Oiartzun: 'Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?'

Pasaia: 'Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?'

Errenteria: 1) 'Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin?' 2) 'Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independentea izatearekin?'

Astigarraga eta Hernani: 'Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?'

Larrabetzu: 'Euskal estatu burujabe bateko herritar izan gura dozu?'

Hemen dituzue orain arte egin diren galdeketa guztien mapa interaktiboak, grafikoak eta herriz herriko emaitzak:

Kanal honetan artxibatua: Erabakitzeko eskubidea

Erabakitzeko eskubidea kanaletik interesatuko zaizu...
Bozkatzera deitutakoen %24,83k eman du botoa estatus politikoari buruzko galdeketetan

124.274 pertsona deituak zituen Gure Esku Dagok igande honetako herri galdeketara, eta horien %24,83k bozkatu dute: 30.862k. Tolosaldean, Oarsoaldean, Astigarragan, Hernanin eta Larrabetzun antolatu dituzte galdeketak, 35 herritan denera.


2017-03-16 | Zebrabidea
Anjel Oiarbide: "Herritarren borondatea islatu behar da etorkizun politikoan ere"

Udaberrian hilero izango dira estatus politikoari buruzko galdeketak Euskal Herrian. Igandekoa izango da lehen olatua.


35 herritan egingo ditu galdeketak Gure Esku Dagok igandean

Tolosaldean, Oarsoaldean, Larrabetzun, Hernanin eta Astigarragan antolatuko ditu galdeketak Gure Esku Dagok igandean. Mugimenduak adierazi du “herritarrei dagokiela hitz egitea”.


2017-02-23 | Xabier Letona
Mas eta Ibarretxeren artean, Elorrieta falta zen Kursaalean

Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.


2017-02-23
Erabakitzeko eskubidea - Kataluniako prozesua
MULTIMEDIA - solasaldia

Otsailaren 22an Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidente ohiak Donostiako Kursaalen emandako hitzaldia, Agirre Lehendakaria Center eta Gure Esku Dagok antolatuta.


2017-02-22 | ARGIA
[ZUZENEAN] Ibarretxe eta Masen arteko hitzaldia

Kataluniako prozesua eta erabakitzeko eskubidea hizpide izango dute gaur arratsaldean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak Donostiako Kursaalen. Hitzaldiaren leku guzti beteta dagoenez, 19:00etatik aurrera zuzenean jarraitzeko aukera izango da euskaraz Gure Esku Dagoren seinaleari esker.


Gure Esku Dagok babesa adierazi die Kataluniako galdeketagatik epaituko dituzten politikariei

Gure Esku Dago dinamikak otsailaren 6an Kataluniako Auzitegi Nagusian epaituko dituzten politikari katalanei “elkartasuna eta babesa” adierazteko elkarretaratzeak egitera deitu dute. Artur Mas presidente ohia eta bi kontseilari ohi epaituko dituzte 2014ko azaroaren 9an eginiko galdeketa antolatzeagatik.


Galdeketak egingo dituzte Urola Kostako zortzi herritan maiatzaren 7an

 “Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?” galderari erantzun beharko diote Urola Kostako ondorengo herrietan: Azkoitia, Aizarnazabal, Errezil, Getaria, Orio, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako herritarrek. Maiatzaren 7an jarriko dituzte hautetsontziak.


Euskal Estatuaren alde egin dute Dima eta Bakaikuko biztanle gehienek

Dagoeneko 38 herritan burutu ditu galdeketak Gure Esku Dago dinamikak, eta 2017rako beste 111 iragarri ditu.


Kaliforniak independentziarako bide korapilatsua ireki du, helburua erreferenduma 2019an

Kaliforniaren independentziaren aldeko mugimenduak erreferendum bat egiteko eskaera aurkeztu du astelehenean. Estatuko fiskal nagusiari eramaniko eskakizunak Kalifornia estatu libre eta burujabea izan beharko litzatekeen galdetzea proposatzen du. Prozesua aurrera ateratzea zaila izango den arren, gogor lan egingo dutela ziurtatu dute.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude