Bost aldiz diru gehiago Jaurlaritzak 'El Diario Vasco'-ri ARGIAri baino "Interneten euskara sustatzeko"

  • Aurten ere, gaztelania nagusi den hedabide batzuek euskara hutsez direnek baino diru gehiago jasoko dute "interneten euskara sustatzeko". Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak banatu ditu “gaztelaniazko hedabideetan euskararen erabilera areagotzeko” 2017ko diru-laguntzak, Miren Dobaranen izenean. Diru gehien Vocento taldeko El Diario Vasco egunkariak jasoko du, 88.000 euro, bigarren Naiz-Garak 81.885 euro; eta Berriaren kopuru bertsua jasoko du El Correok: 73.000 euro. ARGIA.eus-ek aurten ere 17.444 jasoko ditu, iaz euskarazko hedabideen webguneen laguntzetan murrizketa jasan eta kopurua hiru urtetarako blokeatuta utzi ostean.


2018ko urtarrilaren 25an - 07:44

Grafikoan ikus daiteke Interneten euskara sustatzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzetako batzuk –euskarazko hedabideak gehiago dira–. Euskarazko diru-laguntzetatik diru gehiago jasotzen dute egunean albiste batzuk euskaraz egin arren, nagusiki gaztelaniaz aritzen diren bi hedabideren webguneek euskara hutsean egiten dituzten hedabideek baino, eta orokorrean Vocento taldeari 161.000 euro ematen dizkiote, bi egunkarien artean egunean hamar albiste euskaraz idazteagatik.

Interneten euskara sustatzeko egiten duen lanagatik ARGIAri 17.444 euro emango dizkio aurten ere Eusko Jaurlaritzak. Duela bost urte jasotako 36.494 euroen erdia da, nahiz eta urtez urte datuak hobetzen joan eta 2017an ere aurreko urteetako marka guztiak hautsi webguneko bisitari eta zerbitzatutako orri kopuruan. Iaz, ekarpenean murrizketa egin ostean, hiru urterako izoztu zituen diru-laguntzak Eusko Jaurlaritzak.

Azken urteetan erdira murriztu du Eusko Jaurlaritzak ARGIA.eus-ek jasotzen duen diru laguntza.

Sektorearekin adostu gabe aldatu zituela Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak emateko irizpideak eta horietan oinarritu zituela hedabide bakoitzari eman beharreko kopuruak.

Instituzioen eta hedabideen arteko harreman ekonomikoan kontutan hartzeko beste datu bat da lehenengoek zein hedabideetan zenbat publizitate jartzen duten. 2013. urtean, Iñigo Urkullu buru duen Gobernuak 5.649.112 euro gastatu zituen publizitatean eta diru horren %98 gaztelaniazko hedabideetan jarri zuen, eta %2 euskarazkoetan. Horri gehitu behar zaizkio udalek, baina batez ere Aldundiek hedabide jakin batzuei publizitate kontzeptuan ematen dizkieten ehunka milaka euro.

Eusko Jaurlaritzaren publizitatea euskarazko eta gaztelaniazko hedabideetan.
Komunitateari esker sareko apostuarekin jarraituko dugu

ARGIAk eduki guztiak euskaraz sortzen ditu, dena sarean doan kontsultagai jarriz Creative Commons lizentzia librearekin. Alegia, edonork erabiltzeko moduan iturria aipatuz gero.

“Sinesten dugu Interneten, kazetari bezala ematen dizkigun aukerengatik, eta baita euskaldun bezala egin dezakegunagatik ere. Euskaraz bizi nahi dugunok Interneten leku duina merezi dugu, eta ARGIAn buru-belarri jarraitzeko asmoa dugu horretan. Bidezkoa ez ezik, zentzukoa da denon dirua kudeatzen dutenei maila bereko apustu politikoa eskatzea”, genioen iaz Historiako emaitzarik onenen urtean, Jaurlaritzak laguntza jaitsi dio ARGIA.eus-i artikuluan.

Gainontzeko euskal hedabideak bezala, horretan ari da ARGIA ere: hiztun komunitatearen behar bati erantzuten, hizkuntzari prestigioa ematen, informazioa euskaraz jasotzeko eskubidea bermatzen, kultura sortzen eta sustatzen, hizkuntza bera berritzen...

Sarean beste hiru funtzio nagusi ere betetzen ditugu. Batetik, etengabe sortzen goazen hemerotekako altxorra bildu eta denentzat eskuragarri jartzea. Horren beste adibide bat da, esaterako, Euskal Herriko multimedia biltoki zabalena osatzen ari garela argia.eus-en, non 2.000 lanetik gora dauden gordeta. Bigarrenik, euskarazko komunitatea elikatzea. Eta hirugarrenik, Euskal Herriaren berri bitartekaririk gabe nazioartean zabaltzea: horren adibide da bi astetik behin berritzen dugun Argia English kanala edo orain bi urte Korrikari eta euskarari buruzko erreportaje bat 40 hizkuntzatara itzuli eta zabaldu izana parekorik ez duen auzolan erraldoian.

Indartu dezagun indartzen gaituena

ARGIAk aukera baliatu nahi du mahai gainean jartzeko proiektua babestu nahi dutenek aukera dutela, nahi eta ahal duten gisan egin dezaten. Elkartasunaren ideia praktikan jarriz, zenbat eta kide gehiago izan orduan eta ahalmen handiagoa izango du herri komunikabide honek kazetaritza eginez txikitik eragiten jarraitzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


35 urteurrena emanaldi berezi batekin ospatuko du gaur Euskalerria Irratiak

1988ko azaroaren 7an egin zuen lehen emisioa Iruñerriko irratiak. Urteurrena aitzaki hartuta, Zentral aretoan “musika eta hitza” uztartuko dituen ekitaldi bat antolatu dute.


Eguneraketa berriak daude