'Basque Lives Matter' kanpainarekin torturan oinarritutako epaiketa salatuko dute

  • Bederatzi euskal herritarren aurkako epaiketa hasiko da maiatzaren 17an, Ekin antolakundeko zuzendaritzako kide izatea egotzita. Akusazioak 9 eta 15 urte arteko espetxe zigorra eskatzen du bakoitzarentzat.


2016ko martxoaren 16an - 17:00

BasqueLivesMatter, #9akLibre lelopean jarri dute abian informazio, salaketa eta mobilizazio kanpaina, “oinarrizko eskubide zibil eta politikoen defentsa eta edozein jarduera politikoaren zilegitasuna aldarrikatzeko”. Ekimenaren helburua da salatzea “Estatuaren inpunitate osoz”, Guardia Zibilak atxiloketa aldian egindako tortura “basatiak”, eta 2010ean hasitako “kondena” horrek eragindako ondorio psikosoziala, ekonomikoa, emozionala eta humanoa.

Instituzio publikoekin eta eragile sozialekin bilduko dira eskubide zibil eta politikoen defentsan konpromisoak lortzeko. Agiri baten aldeko atxikimendu kanpaina jarriko dute martxan, eta zenbait udaletxetan agiriaren aldeko mozioak aurkeztuko dituzte. EHUko zuzenbide fakultatean  torturaren eta makro-epaiketen inguruko mahai-inguruak antolatuko dituzte. Paco Etxeberria, Jon Mirena Landa, Lorea Bilbao eta Iñigo Iruinek hartuko dute parte, besteak beste. Mobilizazioak egingo dituzte maiatzean.

AEBetako komunitate beltzek gehiegikeria polizialen aurka eta oinarrizko eskubideen alde abiatutako ‘Black Lives matter” ekimena du oinarri kanpainak. Kolektibo horrekin harremanetan daudela azpimarratu dute, eta kanpainan parte hartzea aurreikusten dute.

“Espainiako Estatuak urteetan garatu duen ‘Dena ETA da’ teoriaren, eta legez kanporatzeen politikaren ondorioa da epaiketa”, Eleak mugimenduak salatu duenez.

Auzipetutako pertsonak honakoak dira: Urko Aierbe, Joxe Aldasoro, Aniaiz Ariznabarreta, Sandra Barrenetxea, Erika Bilbao, Eneko Compains, Ugaitz Elizaran, Egoitz Garmendia eta Rosa Iriarte.

Prentsaurrekoa osorik ikusgai:

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
Gorka Roca Torreri babes agiria

Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]


Puigdemont terrorismoagatik ikertzeko agindu du Auzitegi Gorenak: auziaren klabeak

Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]


Gorka Torre epaituko dute Izpurun eta Donibane Garazin euskararen aldeko ekintza batzuengatik

HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.


2024-02-06 | Gedar
14.000 euroko zigor eskaera gazte batentzat, Palestinarekin elkartasunez Donostian egindako protesta bat dela-eta

Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]


Eguneraketa berriak daude