Bizinahi hutsa: mozorroez eta zomorroez

  • Mozorro-festa auzoan, Inauterietan eta urte osoan. Zorrotzaurre omen da etorkizun, eta iraganeko zomorro Deustuko Erribera. Erriberatarrak ere zomorro, noski, zomorro esker txarreko eta gogaikarriak, gainera.


2018ko otsailaren 13an - 09:32

Mozorro-festa auzoan, Inauterietan eta urte osoan. Zorrotzaurre omen da etorkizun, eta iraganeko zomorro Deustuko Erribera. Erriberatarrak ere zomorro, noski, zomorro esker txarreko eta gogaikarriak, gainera.

Hala diote, zentzu handiz, planifikatzaile txit ahalguztidunek; izan ere, ia 15 urte badira SuperPlanaren maketa hura aurkeztu zigutenetik, eta hortxe gabiltza hala ere nekaezin, irri eta ziri: zizt! . “Asmo zuri adreilu gorri!”… eta zizt! “Epe epelak eta uste ustelak!”… zizt! “Bilbok behar duen ginda? Zorrotzaurre Zorro-fraude!”… Zizt!

Bilbok merezi ei zuen ginda hori honezkero usteltzen hasia den arren, diru-goseak maldak zelaitzen ditu eta planifikatzaileak ere ez daude geldi

Dena dela, Bilbok merezi ei zuen ginda hori honezkero usteltzen hasia den arren, diru-goseak maldak zelaitzen ditu eta planifikatzaileak ere ez daude geldi. Koloretako erakusleiho bihurtu dute auzoa, domeketan parke tematiko, betiereko propagandaren mesedetan. Promozio-lanek eta diru-laguntzen ukendu eztiak zomorro modernoago eta koloretsuagoak erakarri dituzte, Sormenaren Irla 4.0, eta badaezpada, aldian-aldian enegarren hirigintza-asmo politikoki polita salduko diete bilbotar ameslari guztiei. Mozorro perfektua.

Egia esan, erriberatarrok inauterizaleak gara oso, bada, “bien bitartean”, alegia, nork berea seguru samar duen artean, auzoa modan eta bertan goxo, ezta? Larri ibili, baina! Aratusteok badute alde ilunik: paisaia desolatuan isolatuta, hormez eta latazko hesiz bete zaizkigu bazterrak, adreiluaren txin-txina bainoago hondeamakinen zarata dugu soinu-banda, ogia erostera ere Deusturako bidea egin behar... Eta, gainera, horri guztiari azken urteotako suntsiketa subrogatua gehitu behar: lantegiak ixteak eta utzikeria planifikatu sistematikoak eraikin abandonatuen arpilatzea ekarri du, eta horrek txikizioa eta bestelako hainbat arazo. Horrela, gure muturren aurrean auzoa itxuraldatzen eta desegiten ari zaizkigu. Eta ezer ez da kausalitate hutsez gertatzen.

Azkena, Vicinay Cadenas enpresak auzoa utzi behar izan duenekoa. Eraikin itzela hutsik eta utzita: aurreikusia omen haren berrerabilera, ikusteko zein egoeratan geratuko den laster. Bestalde, auzoko elkarteek aspaldi salatu zuten lokal gabezia, baina ez entzun egin zaie behin eta berriro. Ez dago zomorro-komunitate honentzat erabilera anitzeko lokalik pabiloi abandonatuen erreinuan. Errealitatea egoskorra da baina geu ere ez gara makalak. Begi-bistakoa den mozorro hori salatu nahi dugu, eta eskatu, arren, herri-zerbitzari filantropo agurgarriei utz gaitzatela zomorrooi geurea egiten, bizitzen alegia.

Erriberak bizinahi du!

Nerea Etxaniz Osa

Deustuko Erriberako auzokidea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude