Bizilagunen garaipena Murtzian: lehen unetik lur azpitik hasiko dira eraikitzen AHT eta lanak aurreratuko dituzte

  • Etengabeko protesten ostean, entzunak izan dira murtziarren eskaerak: azaroaren 15ean hasiko dira lur azpiko trenaren lanak.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2017ko urriaren 11
Hilabetez, egunero egin dituzte protestak Murtzian. (Argazkia: EFE/Marcial GuillÚn).

Neurriak ez du eragotziko hiria bitan banatuko duen harresia eraikitzea, ezta trena bere osotasunean lur azpikoa izatea ere. Hala eta guztiz ere, “Pro-soterramiento Murcia” plataformak begi onez jo du erabakia, baina zuhurtziaz jokatzeko unea dela esan du.

Herritarren protestek eragina izan dute Murtziako AHTan: uste baino lehenago hasiko dira AHTaren sarbidearen lanak, eta trenbide pasagune berri bat eraikiko dutela esan du Adifeko presidenteak. Lanak iraun bitartean,  bi igarobide izango dira bide osoan.  AHT lur azpikoa izateko lehen urratsa izan daitekeen arren, lanek gainazaletik jarraitu beharko dute denborak aurrera egin ahala, hasierako proiektuan AHT gainazaletik izango dela zehazten baitu.

“Pro-soterramiento Murcia” plataformak onartu egin du proiektuaren jarraipen batzordeko kide izatea. Elkarrizketaren unea dela azpimarratu du bizilagunen taldeak. Hala ere, lanak hasi bitartean eta hauek izan ditzaketen ondorioak aztertu aurretik, protestekin jarraituko dute. Hurrena, urriaren 28an izango da, Espainiako gobernuko Sustapen ministerioaren egoitzan, Madrilen. Europako Eskaeren Batzordeak tramitera onartu ditu bizilagunen eskaerak eta egoera aztertuko duela esan du.

Kanal honetan artxibatua: Murtzia

Murtzia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-05 | Miren Osa Galdona
Milaka herritar kalera atera dira Murtzian, hiria bi zatitan banatuko duen harresiari ezetz esateko

Hiria bi zatitan banatuko duen makro- proiektuaren aurka etengabeko protestan ari dira Murtzian, Espainiako Estatuan. Pasa den igandean 50.000 herritar atera ziren kalera, agintariei beren desadostasuna azaltzeko. Protesten arrazoia: abiadura handiko trenaren lanak errazteko eraiki nahi duten harresiaren aurka egitea.  Hiria erditik bereiziko duen harresia eraiki nahi du Alderdi Popularra agintean den gobernuak. Diotenez, istripuak ekidin eta lanak errazteko da. Bost metroko altuera eta... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude