Milaka herritar kalera atera dira Murtzian, hiria bi zatitan banatuko duen harresiari ezetz esateko

  • Hiria bi zatitan banatuko duen makro- proiektuaren aurka etengabeko protestan ari dira Murtzian, Espainiako Estatuan. Pasa den igandean 50.000 herritar atera ziren kalera, agintariei beren desadostasuna azaltzeko. Protesten arrazoia: abiadura handiko trenaren lanak errazteko eraiki nahi duten harresiaren aurka egitea.  Hiria erditik bereiziko duen harresia eraiki nahi du Alderdi Popularra agintean den gobernuak. Diotenez, istripuak ekidin eta lanak errazteko da. Bost metroko altuera eta bederatzi kilometroko luzera izango du harresiak.


2017ko urriaren 05an - 11:55
Urriaren 1ean egin zuten manifestazioa Murtzian (Argazkia: @MJ_Loz)

Irailaren 12an hasi ziren protestekin. “Pro- soterramiento Murtzia” plataforma da bizilagunen ahotsak biltzeaz arduratzen dena. Modu baketsuan egin dituzte bai manifestazioak baita hainbat ekintza ere. Hala ere, giroa berotu egin da azken egunotan: hainbat protestetan polizia herritarren aurka oldartu da eta zaurituak izan dira.

 

Atzo izan ziren orain arteko liskar handienak, herritarrek hasierako harresi zatiak bota dituztenean. Tentsioa sortu da herritarren eta poliziaren artean. “Pro-soterramiento Murtzia” plataformak  gaitzetsi egin ditu ekintzok eta “indarkeriazko edozein ekintzatik kanpo” daudela azpimarratu dute.  

 

Aspaldiko kontua da Madril eta Murtzia batuko dituen trenaren proiektua. Ideia, bi hirien erdiguneak batzea da, lur gaineko bide bat eraikiz, eta fisikoki bananduz hiriaren erdigunea eta periferia: iparraldea eta hegoaldea. Agintariek trenbide sare berria lur azpikoa izango dela irmoki adierazi duten arren, printzipioz,  harresi bat eraikiko dute, lanak “errazago” egiteko. Agintarien arabera, behin-behineko neurria litzake. Murtziako bizilagunek,ordea, badakite gauzek nola funtzionatzen dute sorterrian.

Amaitzen ez den lehia

115 urte daramatzate, hasiera batean, aldi baterako zen tren geltokiarekin. 90. hamarkadan ere agintariek sinestarazi zieten hiria eraldatzeko asmotan zenbiltzala. Baita 2006an ere. Eta 2010ean. Belaunaldiz-belaunaldi ikusi dute nola hiriak trenbideen menpe jarraitzen duen, eta gauzek onera egin ordez, hiru hamarkada daramatzatela standby egoeran. Itxaroteaz nazkatuta, manifestazio, elkarretaratze eta giza kateak antolatu dituzte. Egunero ari dira kalera ateratzen, periferiako herritarren ongizatea ez dadin albo batera geratu. 

Pasa den igandean 50.000 pertsona bildu ziren Murtziako kaleetan, hiria banatuko duen proiektuari ezetz esan eta alternatibak badirela esateko: trenbidea lur azpitik pasatzea eskatzen dute, bizilagunen arteko bizikidetzaren eta elkarlanaren mesederako. Horretarako, abiadura handiko trenaren lanak iraun bitartean, hiriaren erdigunetik kanpo geratzen den geltoki bat erabiltzea proposatzen dute. Probisionalki. Modu honetan, lur azpiko trenbidea hasieratik eraiki ahal izango dute, harresiaren beharrik gabe. Harresiak 20.000 herritar utziko lituzke hiriaren erdigunetik baztertuta, izan ere, asmoa, harresi osoan zehar pasabide bakarra jartzea baita: igarobide bat bederatzi kilometrotan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murtzia
2020-08-03 | Mikel Eizagirre
Jornalari bat hil da Murtzian, bero handiko egunetan lan eginarazteagatik

Behargina Murtziako Lorca herriko osasun zentro batean abandonatu zuten, bero-kolpeak jota. Guardia Zibilak lursailetako nagusia atxilotu du, langileen eskubideen aurkako delitua egotzita.


2020-07-06 | Mikel Eizagirre
Murtzia II espetxera martxa antolatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Euskal preso politikoen egoera salatzea eta “horren arduradunak seinalatzea” dute helburu. Horretarako, uztailaren 10ean 21:00tan autobusa abiatuko da Bilboko Plaza Zirkularretik. Lopidanatik, aldiz, 22:00etan irtengo da.


2020-05-22 | ARGIA
Murtziako ospitale batera eraman dute Patxi Ruiz

Ostegun gauean Patxi Ruiz presoa Murtziako Virgen de Arrixaca ospitalera eraman zutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Ruizen familia Murtzian dago, eta bere konfiantzazko medikua bidean da.


2020-05-15 | ARGIA
Gose greba hasi dute lau lagunek Ondarroan, Patxi Ruiz presoari elkartasuna adierazteko

Patxi Ruiz preso politiko iruindarraren egoera salatu eta elkartasuna adieraztekoo gose greba hasi dute lau lagunek Ondarroan. Presoak Murtzia II espetxean jarraitzen du astelehenetik hasitako gose eta egarri grebarekin.


2020-05-11 | ARGIA
Patxi Ruiz presoak gose eta egarri greba hasi du kartzelazainen mehatxuak salatzeko

Murtzia II espetxean dagoen Iruñeko preso politikoak mehatxuak salatu zituen funtzionarien partetik, maiatzaren 9an presoek euren egoeragatik protestatzeko egindako elkarretaratze baten ondoren. Hori dela-eta bere buruari zauriak egin zizkion beso batean eta astelehenean... [+]


Eguneraketa berriak daude