Jornalari bat hil da Murtzian, bero handiko egunetan lan eginarazteagatik

  • Behargina Murtziako Lorca herriko osasun zentro batean abandonatu zuten, bero-kolpeak jota. Guardia Zibilak lursailetako nagusia atxilotu du, langileen eskubideen aurkako delitua egotzita.


2020ko abuztuaren 3an - 10:18
Lorca-Sutullenako osasun zentroa. Argazkia: Google Street View.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jornalari bat zendu da Murtziako Lorca udalerrian (Espainiako Estatua), bero-boladan ustiategi batean lanean aritzeagatik. Larunbatean, bero handiak eraginda, ondoezik abandonatuta utzi zuten 42 urteko gizon nikaraguarra osasun zentro batean. Horren ondorioz, ustiategiaren jabea atxilotu du Guardia Zibilak; langileen eskubideen aurkako delitua leporatu diote, Público egunkariak jakinarazi duenez.

Puerto Lumbrerasko El Esparragal auzoan gertatu zen. Murtziako Eskualdeko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak dei bat jaso zuen larunbatean, 15:37ak aldera. Deitzaileak Larrialdietako Unitate Mugikorra eskatu zuen, Lorca-Sutullena Osasun Zentroko Larrialdi Zerbitzuan utzitako gizon bat artatzeko.

Deian jakinarazi zutenez, furgoneta batek konorterik gabe utzi zuen gizona, eta ez zen inor geratu berarekin batera. Larrialdi Sanitarioetako Unitate Mugikorra bertaratu zen arren, ezin izan zuen ezer egin langilearen bizitza salbatzeko. Azkenik, Espainiako Poliziari eta Laneko Segurtasun eta Osasun Institutuari deitu zieten, landa-eremuko langilea zela ikusirik.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!