Murtziako ospitale batera eraman dute Patxi Ruiz

  • Ostegun gauean Patxi Ruiz presoa Murtziako Virgen de Arrixaca ospitalera eraman zutela jakinarazi du Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak. Ruizen familia Murtzian dago, eta bere konfiantzazko medikua bidean da.


2020ko maiatzaren 22an - 10:50
Patxi Ruiz dagoen Murtziako ospitalea. Argazkia: Cope.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ostiral gauean kaleratutako ohar batean, Ruizek epaileek agindu arte ospitalera joateari uko egingo zuela adierazi zuen. Hala ere, ohar hori kaleratu eta gero eraman zuten presoa ospitalera. Oraindik ikusteko dago zer gertatuko den, eta tratamendua onartuko duen.

Hamabigarren eguna du gose eta egarri greban presoak, eta bere osasun egoera larria dela adierazi du bere abokatuak.


Espetxe politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...