Patxi Ruiz preso politiko iruindarraren egoera salatu eta elkartasuna adieraztekoo gose greba hasi dute lau lagunek Ondarroan. Presoak Murtzia II espetxean jarraitzen du astelehenetik hasitako gose eta egarri grebarekin.
Ostegunean gose grebari ekin diote Ondarroako lau lagunek Patxi Ruiz euskal presoari elkartasuna adierazteko. Arratsaldeko 15:00etan hasi dute ekintza, Udaletxeko Areto Nagusian.
"Kalean ibiltzeko dauzkagun ezintasunen ondorioz, protesta leku itxi batean egitea pentsatu dugu. Alarma egoera honetan mobilizatzea ez da batere erraza, baina presoek bizi duten egoera gogorraren aurrean ahal den neurrian kanpotik ere laguntza eman behar diegula argi ikusten dugu", adierazi diote grebalariek Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ri.
Mobilizazioak ere deitu dituzte,larunbata honetan Ondarroako Alamedan elkarretaratuko dira 20:00etan, "segurtasun neurri zorrotzak bermatuta". Horrez gain, Murtziako kartzelako zuzendariari "mezu bidalketa masiboa" egitea ere proposatu dute.
Zenbait elkartasun keinu
Ez da Txantreako presoarekiko elkartasunez hasitako lehen gose greba. Maiatzaren 12an Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako hainbat kidek gose grebari ekin zioten "Bizkaiko lokal itxi batean", arrazoi berberengatik.
Lehenengo gaua pasatu dute Patxirekin elkartasunean gose greba egiten ari diren kideek pic.twitter.com/K0WiDnLa2P
— Amnistia Garrasia (@AmnistiaGarrasi) May 13, 2020
Bere jaioterrian ere, Txantrean, adierazi diote elkartasuna. Ostegunean, Ezkaba plazan bildu dira auzotar andana Patxiri elkartasuna adierazteko gose eta egarri grebaren laugarren egunean.
Ruizek aste osoa darama gose eta egarri greban, Covid-19ak sorturiko egoeragatik protestatu ondoren Murtzia II espetxeko funtzionari eta arduradunen partetik jasandako mehatxuak eta tratua salatzeko.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]