Patxi Ruiz presoak ebakiak egin ditu, kartzelazain baten "jazarpena" salatzeko

  • Espetxezain batek "euskal preso politikoekin eta preso arabiarrekin" duen "etengabeko jarrera erasokorra" salatzeko, "protesta politikoa" egin du Patxi Ruizek: bere burua zauritu du "objektu zorrotz" baten bidez. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak azaldu du "ez dela euskal preso politikoek besoak moztea bezalako protesta gogorrak egiten dituzten lehenengo aldia", eta "babes osoa" adierazi dio Ruiz txantrearrari.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 03an - 10:11

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, "protestaldi gogorra" egin berri du Patxi Ruiz preso politikoak: "objektu zorrotz" bat erabilita, ebakiak egin ditu bere besoan. Kartzelazain baten "etengabeko jazarpena" salatzea zen ekintzaren helburua; izan ere, txantrearrak azaldu du espetxezainak "jarrera erasokorra" duela "euskal preso politikoekin eta preso arabiarrekin", "etengabeko mehatxuak" eta euren "bizitzak baldintzatzeko" saiakerak tartean.

Hala, "kartzelako araudiaren gainetik ere jarduten" du funtzionarioak, "ordutegi eta ohitura propioak ezarriz", eta horiek "betetzen ez dituena mehatxatuz". Gainera, "azkenaldian hainbat preso arabiar kolpatu" dituela adierazi du Ruizek: "Jasangaitz bihurtu du egoera". "Jarrera arrazistak eta faxistak ditu kartzelazainak", gaineratu du presoak.

Argitu du "protesta politikoa" izan dela bere burua zauritzea, espetxezainaren "jarrera onartezinari emandako erantzun" modura kokatuz ekintza: "Borroka egiteko beste modu bat da".

Zauriaren ondorioz, erizaindegira eraman behar izan zuten Ruiz, artatua izan zedin, eta hamabi grapa jarri zizkioten. Murtzia II-ko espetxean dute preso.

AAEAMren arabera, "ez da euskal preso politikoek besoak moztea bezalako protesta gogorrak egiten dituzten lehenengo aldia". "Egoera gordin" honen aurrean, "babes osoa" adierazi diote Ruizi, baita "Murtzia II-ko zuzendaritzak eta, oro har, Espainiako Espetxe Erakundeetako arduradunek horrelako kartzelazain militante faxisten aurrean mantentzen duten jarrera babeslea eta bultzatzailea" gaitzetsi ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe politika
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-11-06 | ARGIA
Espetxera itzularazi ditu Auzitegi Nazionalak Juan Carlos Subijana eta Joseba Borde euskal preso politikoak

Subijanaren eta Borderen kasuan bigarren aldiz, Basauriko espetxeak onartutako hirugarren gradua lehengoratu du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana preso arabarra larriki gaixo dago. Sarek “atsekabea eta haserrea” adierazi ditu, eta... [+]


2023-10-02 | ARGIA
Azpiegitura gabezia nabarmendu du Jaurlaritzak espetxe-kudeaketaren biurteko balantzean

Urriaren 1ean bi urte bete dira Eusko Jaurlaritzak EAEko espetxeen kudeaketa bere gain hartu zuenetik. Bi urteko balantzearen txostena argitaratu berri du. 1.577 pertsona daude preso. %86 daude zigortuta, %8 emakumeak dira eta %31 hirugarren graduan daude. Euskal Espetxe... [+]


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera "oztopatzailea" salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


Eguneraketa berriak daude