Eraiste eta obra-hondakinen garbiketen kostuak erreklamatuko dizkie Udalak ugazabei. Istripua jazo zenean etxebizitzan erroldatuta zeuden hamalau lagunetatik hamaika etxebizitzen jabeak dira eta eraikinaren seirena ordaintzea egokituko litzaieke.
Asier Abaunza Hiri Plangintza Saileko zinegotziak atzo sinatu zuen Zorrotzako Landa guneko jabeei eraiste eta obra-hondakinen garbiketen kostuak eskatzeko agindua. Ordainketa egiteko bi aukera plazaratuko zaizkie jabeei. Lehenengoa, jabeek eraikinaren orubearen desjabetzeagatik irabaziko luketen diru sarreraren deskontuaren bidez Udalari ordaintzea litzateke. Bigarrena, Ekonomia eta Ogasun Sailaren akordio baten bitartez jabe bakoitzari dagokion eraikinaren eraiste gastuaren zatia kobratzeko aukera luzatu die.
Istripua jazo zenean etxebizitzan erroldatuta zeuden hamalau lagunetatik hamaika etxebizitzen jabeak dira eta eraikinaren seirena ordaintzea egokituko litzaieke.
Abaunzak informatu duenez, Barinaga kaleko 7. zenbakiko eraikinaz aparte, ondoan dagoen Arsenalerako bidea kaleko 1.zenbakian den blokearen desjabetze lanekin jarraituko dute. Halaber, eraikinaren atzean dagoen orube industrialaren jabeei eskatu die obra-hondakinen garbiketa ez atzeratzea, bizilagunentzako "garbi eta erabilgarri" gera dadin.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.
Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]
Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]