Bi langile hil dira Murgan eta Urretxun, bata elektrokutatuta eta bestea altuera batetik erorita

  • Asteazken goizean bi langile hil dira 9:00ak bueltan gertatutako bina lan istriputan. Bata Murgan (Araba) eta bestea Urretxun (Gipuzkoa).


2017ko maiatzaren 31n - 11:28
Murgako argindar estazioa. (Aiaraldea)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Murgako argindar estazioan 9:00ak aldera elektrokutatu egin da langile bat, Aiaraldeak informatu duenez. Osasun zerbitzuek ezin izan dute bere onera ekarri eta ordubetera hil egin da.

Urretxun etxebizitza baten eraikuntza lanetan ari zela, erori egin da behargina, Berrian irakur daitekeenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Eguneraketa berriak daude