Behin-behineko langileen kaleratzea ez da merkeagoa izango

  • EAEko Auzitegi Nagusiak bat egin du Europako justiziak emandako irizpideekin, eta atea ireki du kaleratutako behin-behineko langileek ere 20 eguneko kalte-ordaina jaso dezaten.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza
2016ko urriaren 19a
Langileak Galdakaoko ospitaleko laborategi batean. EAEko Auzitegi Nagusiak BIOEF fundazioko ikerlari baten salaketa aintzat hartu du.

Galdakaoko ospitalean hiru urtez ikertzaile aritu zen emakume baten kasuan EAEko Auzitegi Gorenak ebatzi du 20 eguneko kalte-ordaina dagokiola lan egin zuen urte bakoitzeko. Hala, Europako Justizia Auzitegiak irailaren 14an agindutakoarekin bat egin du eta langile finkoekin alderatuta behin-behinekoek jasaten zuten diskriminazioa –12 euro baino ez zuten kobratzen– amaitzeko bidea ireki du.

ELAk ohar bidez azaldu du epaimahaiak “langile-klasearentzako aukerarik hoberena” hartu duela. Sindikatuak eraman du  BIOEF fundazioko langile honen kasua eta nabarmendu du sententziak ez duela bereizketarik egiten behin-behineko kontratu motaren artean, bitartekoa  izan edo lan jakin baterako izan.

Garbiñe Biurrun: “12 euroko kalte-ordaineko kontratu hori amaitu da”

Euskadi Irratian Garbiñe Biurrun erabakia hartu duen epaimahaiko presidenteak hitz egin du. Magistratuak ziurtatu du orain arte kalte-ordainik jasotzen ez zuten bitarteko langileek ere erreklamazioak egin ahal izango dituztela.

Biurrunek azaldu duenez, salaketa eta eskaera ugari etor daitezke orain eta beraiek epai berdina emango dute kasu guztietan: “Gure ustez 12 euroko kalte-ordaineko kontratu hori amaitu da”. Baina epailearen aburuz ez da baztertu behar beste auzitegietan Estrasburgoko agindua bestela interpretatzeko aukera.

EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenari helegitea jarri diezaiokete Auzitegi Gorenean eta honek urtebeteren buruan erabakiko luke. Nolanahi ere, bitartean ebazpena bete egin beharko dute enpresek eta ezin izango dituzte kaleratze merkeagoak egin.

Kanal hauetan artxibatua: Prekarietatea  |  Langile borroka  |  ELA

Prekarietatea kanaletik interesatuko zaizu...
LAB: "Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu hauek pobreziara kondenatuko dute emakume asko"

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak emakumeen prekarietate egoerari aurre egiteko biderik ez dutela eskaintzen eta berdintasun politikak marjinalak direla baloratu du LABek.


2017-04-16 | Juan Mari Arregi
Patronalaren lotsak eta "maite-maiteak"

Enplegu eta langabeziaz publikatutako martxoko azken datuek balio izan dute berriz ere mozorroa kentzeko Hego Euskal Herriko kapitalismo basatiari, Cebek eta Confebask patronalek ordezkatua. Poztu dira enplegu tasa pixka bat hazi delako, baina ezkutatu dute haren kalitate eskasa: behin-behinekoa, prekarioa eta soldata oso baxukoa.


2017-04-09
2 eurotan ezin da logelarik garbitu

Greba mugagabean zeuden Bilboko hoteleko garbitzaileek jabe berriarekin akordioa lortu dute eta euren lanpostuei eta lan-baldintzei eutsi ahal izango diete. Sektoreak azpikontratazioaren baldintza prekarioak jasaten ditu.


2017-04-09 | Estitxu Eizagirre
Burokrazia aplikatzen denean ez dezazun dagokizuna kobratu

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE, gaztelerazko RGI) eskubidea da. Eta ez “laguntza”, estigmatizatzeko erabiltzen den hitza. Emakumeak dira DSBE jasotzen duten gehienak (65 urtez gorakoak batez ere), eta emakumeak eta etorkinak dira irizpideek gehien zanpatzen dituztenak. EAEn udaberri nahasia aurreikusten da, DSBE-n aldaketak iragarri dituelako Jaurlaritzak maiatzerako.


2017-04-02 | Lander Arbelaitz
Euskal Oasia sutan

Txosten gordina argitaratu du HerriUni-ko kide Nekane Jurado ekonomialariak. Krisiaren lehen urte gisa hartzen den 2008 urtea egungo egoerarekin konparatu du, Hego Euskal Herrian ere aberats eta txiroen arteko arrakala zabaltzen ari dela agerian utziz. Bertan 533.222 pertsona pobreziaren mugatik behera bizi dela jakiteak argi uzten du “Euskal Oasirik” ez dela, aberasten jarraitzen duten gutxi batzuentzat ez bada.


Hotel Occidentaleko langileen borroka: 2 eurotan ezin da logelarik garbitu

Greba mugagabean zeuden Bilboko hoteleko garbitzaileek jabe berriarekin akordioa lortu dute eta euren lanpostuei eta lan-baldintzei eutsi ahal izango diete. Sektoreak azpikontratazioaren baldintza prekarioak jasaten ditu.


2017-03-31
Gazteak etorkizun bila II
MULTIMEDIA - erreportajea

Prekarietatean igerian dago euskal gazteria. Inoiz baino formakuntza maila handiagoarekin, baina lanik topatu ezinik, edo, aurkitzekotan, baldintza kaxkarretan. 2012an Euskal Herriko 20 eta 24 urte bitarteko biztanleriaren %84,7 zegoen goi mailako ikasketetan matrikulatuta. Langabezia tasa, ordea, handiena da gazteen artean: 2015ean 15 eta 24 urte arteko gazteen %37,4. Orotara, 15 eta 34 urte bitarteko 82.750 gazte daude gaur egun langabezian Euskal Herrian.

Egoera horretatik ateratzeko lan... [+]


AHTren Hernaniko obretako azpikontratak onartu du Gipuzkoako hitzarmena ezartzea
ARGIAk langileen esplotazioaren berri eman ostean, enpresak lan-baldintzak hobetzeko konpromisoa sinatu du ELA sindikatuarekin. Obretan izan gara berriz ere egoera zein den ikusteko.

2017-03-24 | Estitxu Eizagirre
Zortzi pertsonak gose greba hasi dute Jaurlaritzak DSBE ez murrizteko eskatuz

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta 60.000 familiak jasotzen dute EAEn. 2012an %7 murriztu zuen Jaurlaritzak hartzaileek jasotzen duten zenbatekoa. Kopurua lehenera itzultzea eta legeak dioena betez, Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren araberako %8ko igoera eskatzen dute gose grebalariek.


2017-03-22
Gazteak etorkizun bila
MULTIMEDIA - erreportajea

Urtero milaka gaztek hartzen dute Euskal Herritik atzerrirako bidea. Maleta etxeko oroitzapenez bete, eta herria atzean utzita partitzen dira Espainiara, Frantziara, ala urrunagoko herrialdetara. Batzuek ikasketak egiteko joan behar izaten dute: lortutako nota bertan gelditzeko aski altua ez delako, ala, Ipar Euskal Herriaren kasuan, eskaintza oso urria delako. Beste batzuk lanaren prekarietateari ihes egin nahian joaten dira, baldintza hobeen bila.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude