Barrikadak kendu arren, aurrera darrai Tosuko landako borrokak

  • Egun batez zelairanzko sarbidea itxita eduki ostean bidea irekitzea erabaki dute herritarrek. Desobedientzia zibilezko ekintza bukatuta ere borrokarekin aurrera jarraituko dute. Jendea erakartzearen eta borroka zabaltzearen helburuak bete dituztela azaldu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 30an - 12:03
Argazkia: Topatu

Ibargengoako parkingaren lanak ostiralean hasi behar zirela eta, erresistentzia akanpadan aritutako herritarrek landarako sarbidea blokeatzea erabaki eta harresiak eraiki dituzte ostegun gauean zehar. GEOCISA-ko langileak Tosura hurbildu dira azken egunotan, hain zuzen, eta bizilagunen baimenarekin erabaki dute lekua hesitzea, bertan eraiki nahi duten azpiegituraren kontra. Desobedientzia ekintzak lortutako oihartzunaz pozik eta bizilagunei trabarik ez egin asmoz, ordea, barrikadak kendu dituzte arratsalderako. Parkingaren kontrako borrokarekin segituko dute, halere.

Tosu Betirako taldeko kide batek landarako sarbideak bi helbururekin itxi zituztela azaldu du. Alde batetik, obrako langileei sarbidea ukatzea eta, bestetik, inguruko jendarteari mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzea. Tosu Betirakok auzokideen oniritzia azpimarratu nahi izan du egindako ekintzetan: “Atzo landa hau 24 orduz makinei itxita egon zen, auzokideen baimen eta onespenarekin.”

Tosu eta Aizkorriko hondartzaren artean dauden landak Getxoko azken berdegunea osatzen dutela azaldu dute. Era berean, udaletxearen estrategia urbanistikoa salatu nahi izan dute. Ibarbengoako metro geltokia eraiki ondoren, landa adreiluz betetzeko asmoa dutela uste dute.

Hurrengo egunetan egingo diren ekintzetan parte-hartzeko deialdia egin dute.

Hirukak egindako bideo erreportajea:

 

Segidan larunbatean emandako prentsaurrekoa:

Jakingo duzuenez gauden Getxoko Tosu landa honetan Ibarbengoako parkina eraikitzeko asmoa dute, Getxoko azken landaguneetako bat urbanizatzeko beste urrats bat emanez. Horregatik, hura babesteko helburuarekin Erresistentzia Akanpada hasi genuen urtarrilaren 12an.

Pasa den aste honetan Tosun obra hasteko lehenengo pausuak ematen hasi dira, topografia lanak eginez eta landa hau estakaz josiz. Hau dela eta ostegunetik ostiralerako goizaldean landako sarrerak ixtea erabaki zen. Alde batetik obrak aurrera jarrai ez dezan eta bestetik inguruko jendartea obren aurkako mobilizazioetan parte-hartzera deitzeko.

Atzo landa hau 24 orduz makinei itxita egon zen, auzokideen baimen eta onespenarekin. Egunean zehar, Tosu defendatzeko asmoz lagun asko hurbildu zen, parkinaren proiektuak daukan aurkakotasunaren adierazle.

Jendea erakartzearen eta borroka zabaltzearen helburuak sobera beteta, estartak ixten zituzten oztopoak kendu dira.

Espazio honetan burujabeak garela frogatu dugu, eta hau ospatu beharra dago. Horregatik gaur arratsaldean ospatuko dugun jaialdian parte-hartzera gonbitea luzatzen dizuegu. Arratsaldeko 6etan Telletxen ikusiko dugu elkar, eta 8etan Tosun.

Egitarauarekin jarraituko dugu: bihar goizean zuhaitz landaketa eta arratsaldean auzokide elkarteekin mahai ingurua.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez elkartasuna adierazi diguzuen guztioi.

Asko gara eta bizirik gaude!

Gora erresistentzia akanpada!

Gora Tosu!

Tosuko landa askean, 2017ko urtarrilaren 28an

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tosuko borroka
Getxoko Ibarbengoako aparkalekuaren "porrota" azpimarratu du GuNe kolektiboak

Plaza bakarra okupatuta, aparkalekuak dituen 304etatik. Horrela deskribatu du GuNe kolektiboak Getxoko Andra Mari auzoko Tosu landa eremuan eraiki duten Ibarbengoako metro-geltokiaren ondoko aparkalekuaren egoera, "irailaren 2an, lanorduetan". Idatzi ironiko batean,... [+]


Getxoko Ibarbengoako aparkalekua bezalako "makroproiektuei" aurre egiteko borrokan segituko dutela iragarri dute

Hiru urteko obren ondoren, ekainaren 15ean inauguratu zen Getxoko Ibarbengoako aparkalekura bizikleta-martxa egin zuten 60 pertsona inguruk, GuNe kolektiboak deituta. Protestaldi horretan, kotxeari begirako planak ez diren alternatibak egon badaudela aldarrikatu gura izan zuten,... [+]


"Tosuren Itxialdi Jaia" egingo dute zapatuan Txorimalo gaztetxean

Getxoko Tosu landa defendatzeko urteetako borrokari behin betiko amaiera emateko, egindakoak gogoratzeko eta horretan parte hartu zutenei "eskerrak" emateko jaia egingo dute zapatuan.


2019-08-13 | Topatu.eus
Tosuko borroka gogoratu dute Algortan

Zortzi urtetako borroka omentzeko ekitaldia antolatu zuten igandean Algortako Portu Zaharrean. 2011an okupatu zuten lehen aldiz Tosuko landa. Geroztik, ibilbide luzea egin dute ekologistek.


2018-09-04 | Hiruka .eus
"Tosutik Uribe kostara" jardunaldiek eskualdera zabalduko dute hirigintzaren eztabaida

Tosu Betirako Asanbladak irailaren 10etik 22ra egingo den "Tosutik Uribe Kostara" ekimena iragarri du. "Herrien etorkizuna gutxi batzuek, herritarren iritzia kontuan hartu gabe" planifikatzen dutela salatu gura dute. Erandio eta Gorliz arteko martxa eginez... [+]


Eguneraketa berriak daude