Australian Sydneyko mega-erraustegi proiektua atzera bota dute, kutsadura arriskuengatik

  • Australian Sydney hiri ondoan eraiki nahi zuten erraustegi erraldoi baten planak blokeatuta geratu dira Plangintza Batzorde Independenteak erabaki ostean 'segurtasun falta' atzeman duela haren kutsadurak gizakiengan eta ingurumenean eragingo lituzkeen kalteez.


2018ko uztailaren 19an - 11:25

The Guardian egunkariak zabaldu duenez, Sydney hirian Dial A Dump Industries konpainia eraikitzekotan zen errauste plantak urtean 525.000 tona hondakin nahasi kiskali behar zituen, argudiatuz horrekin 100.000 etxe hornituko zituela argindarrez. Hala ere, hasieratik agertu ziren asmoaren kontra inguruko biztanleak bezala udalak, eta baita ingurumenaren aldeko elkarteak ere.

Australiarren zorionerako, horrelako proiektuak han Plangintza Batzorde Independente batek ebaluatzen ditu. Kontrastea egiten du Euskal Autonomia Erkidegoarekin, non Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ematen baitutu baimenok, posible eginez erraustegia asmatu duen profesionala bera izatea aurretik edo ondoren horrelako baimenak kudeatzen dituena. Australiako Plangintza Batzorde Independentearen azken iritzia finkatzeko erabakiorra izan da "proiektuak eragingo lituzkeen isurketez eta proposamenean aurreikusitako modelizazioaz dauden zalantzak".

Batzordeak bere ebazpenean dio:  “Segurtasun falta hau ikusita, batzordea ohartu da ez dela gai zehazteko proiektuak bere inguruan edukiko lituzkeen eraginak eta honek eraman du batzordea prekauzio printzipioan oinarritzera proiektuak airearen kalitatean eta gizakien osasunean edukiko dituen eraginak aztertzerakoan". Euskal Herrian OEITko medikuek behin eta berriro agintariei eskatzen dieten jarrera horretatik hartu dute erabakia Australiakoek.

Batzordeak kezka berezia azaldu du konpainiak kutsaduraz eskainitako modelizazioaren datuek ez dituztelako ondo islatzen erraustegian errealitatean erreko liratekeen zabor kopuruak. Era berean, Batzordeak erabaki du ez duela aurkitu nahiko ebidentzia esateko erraustegiaren kutsaduraren kontrol teknologia gai izango litzatekeela haren isuriak egoki kudeatzeko, eta horregatik zalantza zegoela airearen eta uraren kalitatearen inguruan.

Sydneyko 7 News telebista kanalak jaso ditu albisteak herritarrengan eragin dituen erreakzioak eta baita enpresarena ere:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude