Kutsadura toxiko handia detektatu du ikerketa batek Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiren inguruan

  • Zero Waste Europe-k (ZWE) Espainia, Txekia eta Lituaniako hiru erraustegiri buruz argitaratu duen ikerketa berri batek egiaztatu du instalazio horien inguruetan kutsadura maila handia dagoela, eta hori arriskutsua litzateke ingurumenerako eta gertu bizi diren pertsonen osasunerako.


2022ko urtarrilaren 31n - 12:45
Azken eguneraketa: 13:47
Valdemingomezeko erraustegia, Madrilen.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hondakinen errausketaren benetako eragina ebaluatzeko, ToxicoWatch Fundazioak ZWEren enkarguz biomonitorizazio-ikerketa bat egin du Valdemingomez (Madril, Espainia), Pilsen (Txekia) eta Kaunas (Lituania) hirietako erraustegien inguruetan kutsagarri organiko iraunkorren presentzia aztertzeko.

Azterketa zehatz horretan, kontu handiz bildutako biomarkatzaileen laginak erabili ziren, zehazki erraustegitik hurbil dauden oilategietako oiloen arrautzak, pinu-orriak eta goroldioak.

TowicoWatchen ikerketaren emaitzek erakutsi dute aztertutako arrautza gehienek gainditu egiten dituztela Europar Batasunaren 2013/711/EB Zuzentarauan elikagaien segurtasunerako araututako mugak. Arrautzen ehuneko handi batek kontsumorako segurtasun-maila gainditzen du. Arrautza hauek saltzekoak izan balira, merkatutik kendu behar zituzten.

Erraustegi inguruetako landarediari dagokionez, pinu-orrien eta goroldioen analisietan ere dioxina-maila handiak azaldu dira. Horrek esan nahi du inguruan bizi diren pertsonek kalteak jasan ditzaketela lurzoru kutsatuan landatutako barazkiak jaten badituzte kontsumitzeko.

Ikerketak ohartarazten du hondakinak errausteko estrategiak pertsonen osasunean eragiten dituzten ondorioez eta dio estrategia hori bateraezina dela EBren Zero Kutsadura programarekin. Era berean, alarma deia ere pizten du, dioxinak (PCDD/F) eta PCB, PHA eta PFAS deitu substantzia kutsagarriak oso kaltegarriak direlako ingurumenarentzako bezala gizakien osasunerako.

Janek Vähk, ZWEko Klima, Energia eta Kutsadura Atmosferikoaren Programaren koordinatzaileak, adierazi du: "Hondakinen errausketak giza osasunean eta ingurumenean duen benetako eragina ebaluatzeko premiazko larria dago. Erraustegietatik gertu bizi diren pertsonei zor zaie lasaitasuna ematea beren osasunaren arriskuez eta errekuntza-instalazio horien segurtasunaz".

Txostenaren ondorioetan oinarrituta, ZWEk eta TowicoWatchek honako gomendioak egin dituzte:

  • Nahitaezkoa da biomonitorizazio-ikerketak egitea Europa osoan dauden erraustegi guztietan.
  • Dioxina kloratuak eta bromatuak etengabe neurtzea derrigorrezkoa izan behar du, baita erraustegiak "funtzionamendu ez-ohikoetan" ari direnean, hala nola errausketa abiatu eta gelditzeko faseetan eta istripu teknikoetan.
  • Moratoria ezartzea erraustegi proiektu berrientzako eta jadanik martxan daudenak pixkanaka ixteko planak garatzea.
  • Hondakinak errausteko alternatiba zirkularrak, osasungarriak eta iraunkorrak sustatu eta finantzatzea

Zero Waste Europerentzako ikerlanok egin dituen ToxicoWatch fundazioa ari da egiten Zubietako erraustegiaren jarraipena ere, ARGIAk jada aipatua duenez: Zubietako erraustegiaren inguruetan lagin bilketa berria egin dute, kutsadura aztertzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Basozainei argazkiak manipulatzea leporatu diete Valle de Odietako akusatuek

Valle de Odietako epaiketa epaiaren zain geratu da ostiral honetan Iruñeko Justizia Jauregian akusatuek deklaratu eta akusazioek eta defentsak haien ondorioak azaldu eta gero. Ez da aldaketarik egon alde bakoitzak egindako eskaeretan.


Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


2025-07-09
Plastikoari oratuak

220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


2025-07-04 | Gedar
Petronor, Euskal Herrian ingurumen-inpakturik handiena sortzen duen enpresa

EHUko ikerketa-talde batek dio Europako emisio-inpaktuaren %60 datorrela sektore energetikotik.


Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian

EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


Eguneraketa berriak daude