Larunbatean eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa egingo da Baionan

  • 14:45etan euroaginduaren aurkako taldeak agerraldia egin du Baionan eta larunbaterako manifestazio deialdia zabaldu. Eskubide zibil eta politikoen aldeko manifestazioa Baionako Euskaldunen Plazatik abiatuko da 17:00etan. Agerraldian alderdi eta eragileak bildu dira eta Franziako Estatuaren jarrera salatzearekin batera, herritarrena txalotu dute.

2011eko ekainaren 22a
Martin atxilotzen saiatu diren unea

Atzo Aurore Martin Batasunako militantearen atxiloketa eragotzi zuten atzo Baionan bildutako hamarnaka herritarrek. Poliziak Martin atxilotu zuen 15:00ak inguruan bere ahizparen Baiona Ttipiko etxean, baina kalera ateratzeko eskaileretan bildutako pertsonek atxiloketa oztopatu zuten, eta Batasunako militantea babestu zuten Baionako St. Andre plazara arte.

Han, hedabideen aurrean, "herri harresiaren beharraren mezua gaur egun konkretuki zer den agertu" dela adierazi zuen Martinek, iragan larunbatean Miarritzen bizitza publikora itzuli zenean egindako deiari erreferentzia eginez. Herritarrek Martini emandako babesak atzo bere atxiloketa eragotzi bazuen ere, Frantziako Barne Ministroa den Claude Gueantek adierazi duenez "euroagindua gauzatuko da, Frantziako poliziaren eginbeharra delako".

Atzoko gertakarien kronologia:

[Asteartea 21, 17:50] Frantziako Barne ministroak, Claude Gueantek Montpellierren adierazi du bete egingo dutela Martinen aurkako euro agindu eskaera.

[Asteartea 21, 17:40] Poliziako kide batek AFP agentziari aitortu dio ezin izan dutela Batasunako kidea atxilotu eta joan egin direla istiluak ez sortzeagatik.

[Asteartea 21, 17:30] Polizia plazaren inguruetatik joan da.

[Asteartea 21, 16:45] Nazioarteko prentsa aferaz oihartzun izaten hasi da. Liberation, Le Figaro, Le Monde eta Le Nouvel Observateur Pirineoen alde batean, El Mundo bestean.

[Asteartea 21, 16:00 ] Garak dioenez, Baionako "suminduak" ere Martin babestera joan dira.

[Asteartea 21, 15:50] Prentsaurrekoa prestatzen ari dira. 200 pertsona inguru daude plazan, Aurore Martin babesten. Jendea plazara hurbiltzen ari da. Polizia plaza inguratzen hasi da. Sare sozialetan #AuroreMartin etiketarekin babes mezuak zabaltzen ari dira.

[Asteartea 21, 15:20] 200 pertsonak babestuta Baionako St. Andre plazan dago. 15:00 inguruan Frantziako Polizia bere ahizparen etxera joan da hau atxilotzera, Baionan Kazeta.infok dioenez.. Sare sozialen bidez,herritarrei bertara hurbiltzeko deia zabaltzen ari da. Urruñako hautetsiak berarekin daude. Berak ondoren adierazi duenez, beso eta hanketatik eutsita saiatu dira atxilotzen –"pakete bat bezala", bere hitzetan–, baina azkenean, jendea hurbildu eta eskuetatik askatzea lortu dute. Jende ugari pilatu da bere etxearen kanpoandean eta atxiloketa oztopatu dute.

Kanal honetan artxibatua: Ipar EHko politika

Ipar EHko politika kanaletik interesatuko zaizu...
2017-05-21 | Mikel Asurmendi
"Etxe promotoreekin latz borrokatu behar izaten dugu"

1962, Baiona. Herria bizi dadin! taldearen izenean hamar urtez oposizioan egon ondoren, Uztaritze Bai hautagaitzaren izenean herriko auzapeza da: “Lurraren Antolaketa eta Garapenerako proiektua berritzea (PLU), ingurumena zaintzea (Agenda 21), arlo finantzario zailari buru egitea eta euskararen eragileekin sinatutako akordioak bermatzea ditugu xede nagusi. Egonkortu eta garatzeko beste hiru urte behar ditugu. Hurrengo agintaldian hemen egotea espero dut, mandatu honetan abiatutako... [+]


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino askoz handiagoa.


Herritarrek, herritik, herritarrentzat eta herriarentzat

Iragan da apirilaren 8a eta ETA armagabeturik da dagoeneko. Luhusoko ekimena eta gero bake artisauek marrazturikoa gauzatu dute. Geroari so, egunaren bukaeran irakurritako manifestuak finkatzen ditu bake iraunkor eta justu bat lortzeko nondik-norakoak. Izenpetzaileek islatu aniztasuna izanen dute aitzina egiteko indarra. Frantziako eta Espainiako gobernuen inplikazioa ezinbestekotzat joz, elkarrizketari lotzeko deia berresten du manifestuak.


2017-04-08 | ARGIA
Otegi: "Presoak, biktimak eta desmilitarizazioa jarri behar ditugu mahai gainean orain"

Arnaldo Otegi eta Anita Lopepek prentsaurrekoa eskaini dute EH Bildu eta EH Bairen balorazioa egiteko.


2017-04-08 | ARGIA
Bakearen artisauen argazkiak, ETAren armategietan

Bakearen artisauek zortzi zuloetako argazkiak argitaratu dituzte, bakoitzean dauden armen inbentarioarekin batera.


ETAren armagabetze egunaren zuzeneko kontakizuna

Goizean goizetik hasi da ETAren armagabetzea, epizentro politikoa Baionan dutela. ARGIAn egunaren jarraipena egiten ari gara bertatik bertara.


2017-03-12 | Jakes Bortairu
Lehen ala azken geltokia

2017ko urtea mugarri gisa geldituko da Ipar Euskal Herriko historian, haren ezagupen politikoaren lehen urratsa lortua izan baita. Denek ez badute aitortzen ere, nehork ezin du ukatu jendarteko sektore zabalek bere egin duten aldarrikapen horren gauzatzea abertzaletasunaren garaipena ere dela. Haatik, batzuek espero dute urrats esanguratsu honek abertzaletasunaren ilunabarra ekarriko duela Ipar Euskal Herrian. Ukapena eta mespretxua bazterturik, abertzaletasunak (euskal burujabetza eraikitzeko... [+]


2017-03-12 | Mikel Asurmendi
Posibilismoaren bidean

Frantziako Estatua Errepublika denez geroztik, lehen instituzio politikoa eratu da Ipar Euskal Herrian; Errepublikaren Lurralde Antolaketa Berriaren baitan, NOTRe legearen markoan. Euskal Herri Elkargoa du izena, Communauté Pays Basque. Sortze beretik, izenak berak hainbat dilema sorrarazi du. Aglomerazioa, hirigune, herri eta lurralde izenordeak ere eman baitzaizkio.


Lehen aldiz bildu da Akitaniak, EAEk eta Nafarroak osatutako euroeskualdea

Bordelen bildu dira hiru lehendakariak: Uxue Barkos Nafarroakoa, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzakoa eta Alain Rousset Akitania Berrikoa. 2016ko irailean Nafarroak bat egin zuenetik Euroeskualdearen lehen bilera izan da.


2017-03-05 | Bea Salaberri
Bi aholku zoro

Euskal Elkargoko arloetako arduradunak hautatzean, abilki ibili da Jean-René Etxegarai presidentea, inplikatuz egitasmoaren kontra zirenak, baita lekua utziz abertzale etiketadunei ere –ez soberarik halere, hogeita lauetatik bost baitira EAJkoa kontatuz gero– eta hizkuntza politikaren komisioaren buru dugu Beñat Arrabit.

Detaile pipertsu bat: filtratu da Peio Claverie-ri ziotela proposatu lehen intentziotan eta honek kargua ukatu. Pena eman dit kontuak: gogorarazten... [+]


Azkenak
Eguneraketa berriak daude