Aske geratu dira 'Özgür Gündem' egunkari kurduko 22 kazetari

  • Abuztuaren 16ko sarekadan atxilotu zituzten Özgür Gündem egunkari kurduko 22 kazetari aske geratu dira ANF berri agentziak jakitera eman duenez.


2016ko abuztuaren 19an - 10:00
Aslı Erdogan, egunkariko zutabegilea, oraindik ez da aske geratu.

Atxilotzerako unean kolpeak jaso zituzten kazetariek. Ondoren, Kasımpaşa, Karakoy eta Taksimeko komisaldegietara eraman zituzten eta “agintearen aurkako erresistentzia” leporatu zieten. Galdeketetan kazetariek isilik mantentzeko eskubidea baliatu dute.

Ostegunean eraman zituzten Istanbulgo epaitegira eta gauean 22ak aske utzi zituzten.

Bilir Kaya egunkariko erredaktore burua, İnan Kızılkaya argitaratzailea eta Aslı Erdogan zutabegilea galdekatzen ari dira oraindik Istanbulgo probintziako segurtasun zuzendaritzako unitate anti-terroristan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
2024-05-03 | Axier Lopez
Oiartzungo Yakovlev 42 musika taldea zigortu nahi du Guardia Zibilak bere abestiengatik

Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.


2024-04-29 | ARGIA
Pablo Gonzalez kazetaria aske uztea eskatu dute beste behin Nabarnizen

Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


Eguneraketa berriak daude