Madrilgo Aluche kaleko CIE Atzerritarrak Barneratzeko Zentroan berrogei lagun inguruk gaua teilatuan igaro dute “askatasuna eta duintasuna” eskatzeko. Berrogeita hamar inguru altxa ziren eta horietatik 39k lortu zuten teilatura iristea.
Hamabi ordu inguruko negoziazioa eta euria beharrezkoak izan dira teilatuan zegoen taldea jaisteko. Ez dutela zigorrik jasoko eta Argeliako kontsularekin hitz egingo dutela adostu dute.
Ahora Madrid eta Podemos alderdiko kide ugari gerturatu dira gauean zehar bitarteko lanak egiteko asmotan. Azaldu dutenez poliziak ez die horretarako baimenik eman.