argia.eus
INPRIMATU
39 migrantek gaua Madrilgo CIEko teilatuan igaro dute askatasun eske
  • Madrilgo Aluche kaleko CIE Atzerritarrak Barneratzeko Zentroan  berrogei lagun inguruk gaua teilatuan igaro dute “askatasuna eta duintasuna” eskatzeko.  Berrogeita hamar inguru altxa ziren eta horietatik 39k lortu zuten teilatura iristea.

Iosu Alberdi Atxurra @atxurraa 2016ko urriaren 19a
Altxa diren hainbat lagun teilatuan "askatasun" eske. (Arg.: eldiario.es)

Hamabi ordu inguruko negoziazioa eta euria beharrezkoak izan dira teilatuan zegoen taldea jaisteko. Ez dutela zigorrik jasoko eta Argeliako kontsularekin hitz egingo dutela adostu dute.

Ahora Madrid eta Podemos alderdiko kide ugari gerturatu dira gauean zehar bitarteko lanak egiteko asmotan. Azaldu dutenez poliziak ez die horretarako baimenik eman.