“Arnaldo Otegi askatu, euskal presoak etxera” nazioarteko kanpaina abiatu dute

  • Presidente ohiek, giza eskubideen aldeko ekintzaileek eta nazioarteko eragile ezagunek Arnaldo Otegiren eta euskal presoen askatasuna eskatuz kanpaina berri bat abiatu dute. Angela Davis, Desmond Tutu edo José Mujica daude sinatzaileen artean.


2015eko martxoaren 24an - 17:44
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ondorengo bideoa prestatu dute Otegi nor den azaltzeko, eta hainbat hizkuntzatan sareratu dute. Europako Legebiltzarrean proiektatu dute ingelesez.

Manifestua:

"Bost urte igaro dira, euskal mugimendu independentistak aurrekaririk gabeko eztabaida sakon bat ireki eta esklusiboki baketsuak eta demokratikoak diren bideen aldeko zalantzarik gabeko apostu sendoa egin zuenetik. Hala, autodeterminazioaren errespetuaren aldeko aldarrikapenean biolentziaren erabilerari muzin egin, eta hitzaren eta elkarrizketaren bidez, herrialdeak hamarkadetan zehar pairatu duen gatazka bortitza guztiz ixteko disposizio argia azaldu zuen.

2011ko urrian, Aieteko Nazioarteko Konferentziak (Donostia) egindako deiari, 50 urte baino gehiagoz luzatutako jarduera armatuari behin betiko amaiera ematea eta elkarrizketa prozesu bati hasiera emateari, ETAk erantzun positiboa eman zion.

Bake Nobel Sariduna den Desmond Tutuk Arnaldo Otegi, garaian Batasunako bozeramalea eta egun Sorturen Idazkari Nagusia dena, “bake prozesu honen lider” gisa nabarmendu zuen. Hain zuzen ere, Otegi izan zen indar independentista gatazka oro gainditzeko beharrezkoa zen

eztabaidara bultzatu zuen zuzendari nabarmenetakoa. Esklusiboki baketsuak eta demokratikoak diren bideen aldeko apustu horri bere atxiloketarekin erantzun zitzaion 2009ko urrian. 6 urte eta erdirako kondenatu zuten Espainiako Gobernuak ilegalizatuta zuen Batasuna erakunde politikoko kide izateagatik.

Tamalez, ETAren jarduera armatuaren amaierak, armagabetzerako eta elkarrizketa eta alde guztietako biktimen mina onartuz adiskidetzerako agertutako disposizioak ez du berekin ekarri oraindik orain, Estatu espainiarraren aldetik inolako erantzun positiborik. Arnaldo Otegi, zeinaren kasua Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren aurrean errekurritua izan den, Espainiako espetxe batean aurkitzen da, bere senide eta lagunengandik urrun. Hala daude, gatazkarekin lotutako ia beste 500 preso ere. Euskal Herritik urrun dauden espetxeetan dispertsatuak, inkomunikatuak sarritan. Horren euren senideentzako zigor gehigarri bat suposatzen duelarik, bisitatu ahal izateko distantzia luzeak egitera kondenatuak baitira.

Honen aurrean, bakearen eta demokraziaren alde arriskatzen jakin zuen gizonaren berehalako askatzea eskatzen dugu, inork egingo ez zuela zirudienean hitzaren aldeko apustua egin zuenarena. Bere askatzeak eta euskal presoen urruntze politikaren amaiera, hauen aurretiazko kaleratzearen aurreko pausu gisa,beharrezko pausuak dira bake justu eta iraunkorra lortu ahal izateko.

Gizatasunagatik. Justiziagatik. Garaile eta garaiturik gabeko irtenbidean sinesten dugulako. Bakearen aldeko apustua egiten dugulako. Horregatik Arnaldo Otegiren askatzea eta presoen Euskal Herriratzea eskatzen dugu".

Sinatzaileak:

José “Pepe” Mujica, Montevideo, 1935.

Senataria eta Uruguayko Presindente ohia. Pepe Mujica MPPko eta Uruguayko Frenteko kidea dea, MLN-T gerrila mugimenduko kide izan zen eta 13 urtez espetxeratuta egon zen, baldintza oso gogorretan.

Adolfo Perez Esquivel, Buenos Aires, 1931.

Perez Esquivel.”Servicio Paz y Justicia (SERPAJ)”en Idazkari Nagusia izan zen. 1977. urtean, argentinar ejertzitoak desagertarazi, espetxeratu eta torturatu egin zuen 14 hilabetez. Latinoamerikan Giza eskubideen eta benetako demokraziaren alde egindako lana gidatzeagatik Bake Nobel Saria eman zioten.

Ahmed Kathrada, Schweizer-Reneke, 1929.

Ahmed Mohamed Kathrada anti-apartheid mugimenduaren liderretako bat izan zen. Walter Sisulu y Nelson Mandelarekin batera, ia hiru hamarkada igaro zituen espetxean, gehientxuen Robben Islanden. Mandelaren askatasunaren aldeko kanpaina abiatu zuen. Parlementari ohia, Mandela Presidentearen kontseilaria izan zen bere agintaldian.

Angela Davis, Birmingham, Alabama, 1944.

Angela Davis Kaliforniako unibertsidadeko, Santa Cruzeko, irakasle erretiratua da. AEBetako Alderdi Komunistako aurpegi ezaguna eta Pantera Beltzen alderditik oso gertu egon zen. Alderdi komunistako izateagatik Ronald Reaganek Kaliforniako estatu edozein unibertsidadean klase ematea debekatzea eskatu zuen. Marineko Konderriko EPaitegian jasotako gertakarien harira kartzeleratu zutenean, "Free Angela Davis, Free all political prisoners" kanpaina abiatu zen.

Cuauhtémoc Cárdenas, Mexico City, 1934.

Cuauhtémoc Cárdenas Distrito Federaleko gobernuburu izan zen (demokratikoki hautaturiko lehena), Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren fundatzaile, hirutan izan da hautagai presidentziala eta Internazional sozialistaren ohorezko presidentea da.

Gerry Adams, Belfast, 1948.

Sinn Féineko Presidentea eta Louth Konderriko parlamentaria. Ostiral Santuko akordioetarako Sinn Féi en negoziazioetarako taldeko kidea izan zen. Birritan pairatu du espetxea. Preso errepublikar ohia, 1972an internatu eta 1973an Long Keshen kartzeleratu zuten.

Leyla Zana, Silvan, Diyarbak r Province, 1961.

Lehenengo emakumea Turkiako Parlamentuko kide izaten. 10 urte espetxean igaro zituen. Rafto, Europar Parlamentuaren Sakharov eta Bruno Kreisky Sariak jaso zituen.

Leila Khaled, Haifa, 1944.

Palestinar Kontseilu Nazionalaeko eta Palestinaren Askapenerako Herri Fronteko (FPLP) kide da Leila Khaled. Palestinar Erresitentziaren itzal handiko ekintzailea. OLPren partaidea da eta egun Ammanen bizi da.

Ken Livingstone, Lambeth, London, 1945.

Parlamentuko kide ohi honek, Londresko Tokiko Gobernuaren baitan funtzio politiko garrantzitsuenak bete ditu bi alditan(Greater London Councileko buru eta alkatea). Livingstonek bere babesa eskaini izan dio sistema errepublikanoari, LGTB kolektiboari eta Irlanda batuari, gerraren aurka agertzeaz gain.

Nora Morales de Cortiñas, Buenos Aires, 1930.

Nora Morales de Cortiñas “Madres de la Plaza de Mayo”ren fundatzaileetako bat eta “Madres de la Plaza de Mayo Linea Fundadora”ren presidentea da. Giza Eskubideen aldeko aktibista ezaguna da eta hala hainbat titulu Honoris Causa jaso ditu.

Rev. Harold Good, Derry, 1937.

Irlandako Eliza Metodistaren Presidentea da. Alec Reid apaizarekin batera armagabetzea ikuskatu zuten bi lekuko independienteetako bat izan zen. Irlandako iparraldeko bake prozesuan ezinbesteko ekarpena egin zuen.

Helmuth Markov, Leipzig, 1952.

Europar Parlamentuko kide ohia, Brandenburgoko Lehen Ministro ordea izateaz gain, Helmuth Markov Justizia eta Europako Ministroa eta Kontsumitzaileen Babeserakoa da.

Slavoj Žižek, Ljubljana, 1949.

Slavoj Ljubljanako Unibertsitateko Soziologia eta Filosofiarako ikerlaria da. Nueva Yorkeko Unibertsitateko Alemaniarako irakasle nabarmendua eta Humanitateen Birkbeck Institutuko Nazioarteko Zuzendaria.

Tariq Ali, Lahore, 1943.

Tariq Ali idazle eta zine zuzendaria da. Munduko historiaren eta politikaren inguruko liburu ugari idazteaz gain, nobelak eta antzerkirako nahiz zinemarako gidoieak idatzi ditu. New Left Reviewren editorea da, eta gaztarotik ekintzailea izan den hau, Oxford Unioneko presidente izendatu zuten. Vietmaeko gerran izandako aurkako jarreragatik da ezaguna.

Pierre Galand, Uccle, Brussels, 1940.

Giza Eskubideen defendatzailea. Espetxeratze politikoen eta torturaren aukako jarrera nabarmena izan du beti. Senadore ohia izateaz gain, Torturaren Aurkako Munduko Erakundearen (Europa), Belgikako Palestina eta Sahararekiko elkartasun elkarten zein forum Sud lehendakaria da. Honez gain beste hainbat elkarteko kidea da.

Gershon Baskin, New York, 1956. Gershon Palestina eta Israelen arteko gatazkara zuzendutako PCRIren fundatzaile eta kopresidentea da. Irlaerldar-Palestinar bakearen aldeko Paz Forum GKEeko eta One Voice mugimenduko zuzendaritzako kidea da. Histadrut Bake Saria eta Tributo de Honor y Coraje del World Movement for Democracy jaso ditu.

João Pedro Stédile, Lagoa Vermelha, 1953.

Lurrik Gabekoen Mugimenduko (MST) koordinatzaile nazionala da. Brasilen nekazaritza erreformaren defendatzaile sutsua da.

Carmen Lira, Mexico City, 1942.

Carmen Lira La Jornada Mexikar egunkariko zuzendaria da. UNAMeko irakaslea. Nikaraguan gerra korresponsal aritu zen eta Txinan eta Washington DCn nazioarteko korresponsal.

Fermin Muguruza, Irun, 1963. Fermin Muguruza euskal kulturaren izen nabarmenetako bat da; musikari, abeslaria, konpositorea eta produktorea, azken urteetan dokumentalen munduan murgildu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


2025-03-19 | ARGIA
Espetxetan jarduerak edo emankizunak antolatu nahi dituzten artista eta eragileei auto-zentsura agiri bat sinatzea exijitzen hasi da Jaurlaritza

“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]


Juan Luis Agirre Lete kalean da 28 urteko espetxealdiaren ostean

Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.


Frantzisko

Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.


Xabier Zabalo euskal presoa espetxera itzularazi du Auzitegi Nazionalaren Fiskaltzak

Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.


2025-02-25 | Angula Berria
Iratxe Sorzabal preso politikoaren absoluzioa eskatu dute Irunen

Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.


Eguneraketa berriak daude