Armentia-2 putzuaren aurkako protesta egin dute Gasteizen

  • Ehunka lagun bildu ziren larunbatean Andre Maria Zuriaren plazan, Berriztu mugimenduak gasa ateratzearen arriskuaz ohartarazteko deitu zuen elkarretaratzean.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urtarrilaren 23an - 12:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berriztu mugimenduak deituta, ehunka lagun elkartu ziren larunbat eguerdian Andre Maria Zuriaren plazan, Armentia-2 putzuan gasa ateratzearen aurka protesta egiteko. Era berean, bestelako energia eredu bat aldarrikatu zuten. Hogei bat plataforma batzen dituen Berriztu mugimenduak salatu duenez, Armentia-2 putzuaren ingurumen tramitazioa ebazteko Ingurumen Ministerioak duen epea urtarrilaren 27an bukatuko da. Hori dela eta, elkarretaratzea deitu zuten, "proiektu honen gauzatzearekin eta egungo eredu energetikoaren ondorioz bizi ditugun arazoekin kezkatuta gaudelako".

Mugimenduaren arabera, putzua arriskutsua da Subillako akuiferoarentzat, izan ere, Euskal Herriko lurrazpiko ur erreserbarik handiena dela gogorarazi du. Horrez gain, baimena emanez gero, "Araban ehunka edo milaka gas putzu" ustiatzeari ateak zabaltzen zaizkiola gaineratu du Berriztuk.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energiaren sektorea
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!