ARGIAri babesa adierazi eta Mozal Legea kritikatu du Nafarroako Parlamentuak

  • EH Bildu, Geroa Bai, Ahal Dugu, Izquierda-Ezkerra eta PSNren aldeko botoekin adierazpen instituzionala onartu dute Nafarroako Parlamentuan. Mozal Legea kritikatu eta ARGIAri babesa adierazi dio erkidegoko gehiengo parlamentarioak.


2016ko apirilaren 11n - 11:55
PPk bakarrik bozkatu du ebazpenaren kontra Nafarroako Legebiltzarrean.

Onartutako ebazpenean, ARGIAk jaso duen isunaz gain gogora ekarri dute Ahotsa.info-k Carmen Alba Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkariaren eskutik jasotako mehatxua. Gainera, Nafarroako Parlamentua ere behin baino gehiagotan Mozal Legearen aurka agertu izan dela nabarmendu dute.

Bi puntuko ebazpenak Mozal Legearen “arbuio erabatekoa” berresten du, “adierazpen eta informazio askatasuna bezalako eskubide zibilak” hertsatzen dituelako. Legea berehala bertan behera uzteko borondatea adierazi du Nafarroako ordezkari politikoen gehiengoak.

ARGIAren kasu zehatzari buruz hitz egiten du ebazpenaren bigarren puntuak: Axier Lopez ARGIAko kazetariari “babesa eta elkartasuna” adieraztearekin batera, Mozal Legearen aplikazioa salatzeko eta hura bertan behera uzteko dinamikak babesten dituela adierazi du Parlamentuak.

Adolfo Araiz EH Bilduko bozeramaileak hitz hauek egin ditu astelehen goizean.

PPk bakarrik bozkatu du ebazpenaren kontra eta UPN abstenitu egin da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetarien aurkako jazarpena
Jesús Rodríguez kazetariak erbestera jo du Auzitegi Nazionalaren jazarpenaren aurrean

Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]


2024-03-01 | Axier Lopez
Prentsa askatasunaren aurkako sokak ez du etenik: oraingoan AraInforen kontra jo dute

Enpresa batek kereila jarri du Aragoiko AraInfo hedabidearen eta haren bi kazetariren aurka, baita Zaragoza en Común-eko zinegotzi baten aurka. Zaragozako Udalak enpresa horri emandako dirulaguntzen inguruan, komunikabide independenteak argitaratutako informazioari... [+]


2024-02-22 | Gedar
Absolbitu egin dituzte 'Cubainformación'-eko kazetari bat eta Euskadi-Cuba elkartea

Aurreko astean, Madrilen epaitu zituzten José Manzaneda kazetaria eta Euskadi-Cubako legezko ordezkaritza, artikulu baten harira: AEBen blokeoaz hitz egiten zen idatzian. Sei urteko espetxe-zigorra eta 70.000 euro inguruko zigor ekonomikoa eskatzen zituen akusazio... [+]


2024-02-16 | Axier Lopez
Pablo González kazetariari espetxealdia luzatu diote zortzigarren aldiz

Hilaren 28an bi urte beteko ditu Poloniako kartzelan Euskal Herriko kazetariak. Poloniako justiziak ostegun honetan erabaki du beste hiru hilabetez luzatzea behin behineko espetxealdia.


Cubainformación eta Euskadi-Cuba elkarteko kideei sei urteko kartzela zigorra ezarri nahi diete

Akusazio partikularrak 50.000 euroko kalte-ordaina ere eskatu du Cubainformacióneko José Manzaneda kazetariaren aurka, erreportaje batean emandako edukiagatik.


Eguneraketa berriak daude