Luhansk matxinatuaren erretratu bat

  • Oxanarekin gaude Luhanskeko merkatuan. Orain dela bost egun eskas askatasuna berreskuratu zuen miliziana honek, Kieveko gobernuarekin adostutako guda-presoen elkartruke baten ondorioz. 4 seme-alaba ditu, orain dela hilabete bueltatu ziren erbestetik, bere ama oraindik preso zela. 2 hile luzez gatibu egon da 40 urteko apaltxenka hau eta egunero jasan izan dituen torturen testigantza kontatu digu Luhanskeko merkatua bisitatzen dugun bitartean.


2014ko azaroaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-11-10 10:30:03
Ekainean bonbardatua izan zen merkatua

Luhanskeko merkatua ere leku hunkigarria da Oxanarentzat. Ekainean Ukrainar armadak merkatua jendez lepo zegoela, bonbardatu eta dozenaka zibilen heriotza eragin zuen. “Ni bonbardaketa hasi baino lau minutu lehenago hemen nengoen” esan digu Oxanak berarekin bahituta egondako miliziano batekin topo egin baino lehen.

Luhanskek hiri lasaiaren itxura izango luke bonben hotsengatik ez balitz; Poroxenko ukrainar presidenteak ofentsiba bat iragarri zuen orain dela lau egun.  Frontea hiritik 15kmra dagoen arren jende asko etxera bueltatu da abuztutik hona. Zentroan igartzen den normaltasun faltsu hori erabat aldatu egin da merkatura heldu bezain laster. Dena suntsituta dagoen arren jendeak bere eguneroko bizitzarekin jarraitzen du, arazo guztien gainetik. Hiriaren periferian aurkitzen diren herri txikietan suntsipena da nagusi. Bertara eraman gaitu Oleg milizianoak “Mendebaldeko Europak eta Kievek egiten ari diren sarraskien berri eman dezazuen”. Umeendako parke bat zegoen tokian orain bonbak baino ez daude; suntsipena eta etsipena dira nagusi. Bertako biztanleak pozik daude Europako kazetariak bertara gerturatu direla ikustean: “kontatu zuen herrian ze egiten ari diguten Ukrainiako naziek” diote.

Hiri erdialdean tentsio egoera da nagusi normaltasun arraro baten baitan. Bertako miliziek Herri Administrazioa eta hiriko gainontzeko eraikin publikoak kontrolatzen dituzte. Defentsarako prest dituzte denak, bonbak egunero entzuten baitira. Behin eta berriro errepikatzen dute: “Ez dira pasako!”.

Argazkiak: Ibai Trebiño / Lur Gil

Luhanskeko sarrera kartela
Luhanskeko sarrera kartela
Sobietar garaiko auto bat Luhanskeko Herri Errepublikako banderaren pegatina Ukrainakoaren gainean jarria.
Sobietar garaiko auto bat Luhanskeko Herri Errepublikako banderaren pegatina Ukrainakoaren gainean jarria.
Luhanskeko plaza nagusian misil batek utzitako zuloa
Luhanskeko plaza nagusian misil batek utzitako zuloa
Luhanskeko Herri Errepublikako hauteskundeetarako kartel bat
Luhanskeko Herri Errepublikako hauteskundeetarako kartel bat
Bonbardatutako Luhanskeko merkatuaren beste gune bat
Bonbardatutako Luhanskeko merkatuaren beste gune bat
Ukrainar armadak erasotutako eraikin publiko bat
Ukrainar armadak erasotutako eraikin publiko bat
Luhanskeko industrialdea erabat suntsituta
Luhanskeko industrialdea erabat suntsituta
Novorrisijako parlamentari baten autoa tirokatua
Novorrisijako parlamentari baten autoa tirokatua
Luhansk kanpoaldean ukrainar ejertzitoaren erasoak etxebizitzetan utzitako ondorioak
Luhansk kanpoaldean ukrainar ejertzitoaren erasoak etxebizitzetan utzitako ondorioak
Ukrainar ejertzitoaren tanke bat erreta Luhanskeko kaleetan
Ukrainar ejertzitoaren tanke bat erreta Luhanskeko kaleetan
Luhansk kanpoaldeko etxebizitza bat ukrainar ejertzitoak bonbardatua
Luhansk kanpoaldeko etxebizitza bat ukrainar ejertzitoak bonbardatua
Ukrainar ejertzitoaren tanke bat erreta Luhanskeko kaleetan
Ukrainar ejertzitoaren tanke bat erreta Luhanskeko kaleetan
Sobietar iraultzaren 97. urteurrenaren ospakizuna Luhanskeko antzokian
Sobietar iraultzaren 97. urteurrenaren ospakizuna Luhanskeko antzokian
Luhanskeko diputatu eta milizianoak sobietar iraultzaren 97. urteurren ekitaldian
Luhanskeko diputatu eta milizianoak sobietar iraultzaren 97. urteurren ekitaldian
Sobietar Iraultzaren 97. urteurrena
Sobietar Iraultzaren 97. urteurrena
Luhanskeko Herri Errepublikako banderaren margoketa erdialdeko kale batean
Luhanskeko Herri Errepublikako banderaren margoketa erdialdeko kale batean
Administrazioaren eraikin publiko bat
Administrazioaren eraikin publiko bat
Milizioanoak Luhanskeko kaleetan
Milizioanoak Luhanskeko kaleetan
Milizianoek okupaturiko ukrainar zerbitzu sekretuen eraikina
Milizianoek okupaturiko ukrainar zerbitzu sekretuen eraikina

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donbass gerran
2022-09-21 | ARGIA
Errusian sartzea galdeginez erreferendumak egingo dituzte Donbass, Kherson eta Zaporizhiak

Irailaren 23tik 27ra egingo dituzte erreferendumak, herritarrei galdetzeko ea sartuko liratekeen Errusiako Federazioan. Ukrainak Errusiaren xantaiatzat jo du ekimena. Putinek erreferendumak babestuko dituela adierazi du, eta horrekin batera, asteazkenean 300.000 militar ohi... [+]


Errusiako Armadak su-etena iragarri du Mariupolen

Korridore humanitarioetatik barrena zibilak ateratzeko hartu du erabakia Moskuk. Hala ere, Ukrainako ordezkariak mesfidati agertu dira, ez diote sinesgarritasun osoa bideratu Errusiak plazaraturiko erabakiari.


2022-03-01 | ARGIA
Errusiaren eta Ukrainaren arteko guda, geroz eta gordinago

Ukrainako gerra egunetik egunera aldatzen doa. 2014an independentzia aldarrikatu baina linboan geratu ziren Donetsk eta Luhanskeko herri errepubliken independentziak onartu eta guda hasi zuen Errusiak. Mendebaldeak zigor ekonomikoen bidez erantzun du Ukraina ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude