Arcelor Mittalek Zumarragako fabrika itxiko du aldi baterako

  • Arcelor Mittal enpresak –garai bateko Orbegozok– Zumarragan duen planta itxi egingo du aldi baterako, EiTBk jakinarazi duenez. 375 langile ditu lantegiak.


2014ko abuztuaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Enpresak langile batzordeari jakinarazi dionaren arabera, itxiera mugagabea izango da. Salmenten jaitsiera eta kostuei aurre egiteko zailtasunak izango lirateke itxieraren arrazoi nagusiak, EiTB-k jaso duenez. Urriaren 1ean itxiko lituzke ateak lantegiak.

Eraikuntzako enkofratuan erabiltzen den barila luzea ekoizten da bertan, batez ere.

Multinazionalak, 264 milioi euroko galerak

264 miloi euro galdu ditu multinazionalak urteko lehen hiruhilekoan, Berria egunkariak nabarmendu bezala.

Aspaldian dago berregituraketa gogor batean sartua Arcelor, eta iaz iragarri zuen Liejan (Belgika) duen lantegia itxi eta ehundaka behargin kaleratuko zituela. Euskal Herrian 2.900 langile inguru ditu multinazionalak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!