Arabako Bertso Kuadrilla txapelketa martxan dago

  • 2018ko edizioak txapelketa formatua edukiko du, eta guztira, 320 parte hartzaile.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2018ko urtarrilaren 15a

Larunbatean aurkeztu zen Gasteizen Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau. 2010eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa mugarri bat izan zen Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimen hau antolatu da, aurten bostgarren edizioa izango da.

Txapelketa formatua

Txapelketa formatua berreskuratuko da aurtengoan, eta orain arteko bidean sakontzea izango du xede: Arabako bertsolaritza mugimendua saretu eta indartzeko.

Taldeka parte hartzen da txapelketa honetan, eta bi modalitatetan egiten da: bat-batekoan eta idatzizkoan.

Bat-batekoari dagokionez, 14 talde osatu dira. 3-6 bertsolari aritzen dira kantuan, eta horiekin batera, gai-jartzailea, epailea, argazkilaria, grabatzaileak eta sukaldariak. Guztira 9-12 laguneko taldeak parte hartzen du. Talde hori antolatzailea ere izango da, bere herrian edo eskualdean saioak antolatzeaz arduratuko da eta. Aurten, guztira, 59 lagun ariko dira bertsotan, 18 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan, eta gainerakoak bestelako funtzioetan: kronista, argazkilaria, sukaldariak, musikariak. Hurrengo eskualdeek parte hartuko dute: Aiaraldea, Mendialdea, Arabar Errioxa, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (bost talde).

Idatzizko modalitatea ere egongo da, lehiarik gabe, eta horretan 17 taldek hartuko dute parte: Gazte Asanbladak, Mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, bertso eskolako kidea... Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatuko dituzte. Arabako zortzi eskualdetako ordezkariak egongo dira: Aiaraldea, Mendialdea, Gorbeialdea (lau talde), Lautada (bi talde), Arabar Errioxa, Gasteiz (bost talde), Añana eta Trebiñu. Bat-bateko modalitatearen saioak egiten direnenean parte hartuko dute talde hauek

Bat-batekoa eta idatzizkoa kontuan hartuta, guztira, 320 parte-hartzaile ariko dira funtzio desberdinetan, aurtengo Kuadrilla Artekoan.

Urtarrilaren 19tik martxoaren 17ra

Bertso-eskolen eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza konpartitua, izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 13tik martxoaren 17ra bitarte luzatuko da aurtengo edizioa.

Kanporaketak (hamalau saio)

Urtarrilak 19, 20, 21: Gasteiz (hiru saio), Aramaio, Atauri

Urtarrilak 26, 27, 28: Oion, Agurain, Aramaio

Otsailak 2, 3, 4: Laudio, Legutio, Gasteiz, Izarra, Errekaleor, Zalduondo

Finalaurrekoak (hiru saio)

Otsailak 17: Araiako Gaztetxean

Otsailak 24, Amurrioko Gaztetxean

Martxoak 3, Aramaioko Sastiñan

Finala

Martxoak 17, Gasteizko Landatxo kiroldegian

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

Kanal hauetan artxibatua: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa  |  Araba

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Larunbata, hilak 17, Gasteizko Alde Zaharrean aurtengo Kuadrilla artekoaren finala eta jai eguna ospatu zen. Arabar bertso Kuadrillen eguna ere bai, parte izan diren 14 taldeetako lagunak lanerako, bertsotarako eta gozatzeko prest, talde bakoitzak bere hazitxoa jarri zuen eguna borobiltzeko.


2018-03-19 | Bertsozale.eus
Aramaioko Ibabeko Bertaren Bilobak garaile

Urtarrilean hasiera eman zion 2018ko Kuadrilla artekoak, 14 saio eta 3 finalaurrekoren ostean helmugara heldu zen larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde eta idatzizko modalitatean 16 talde aritu ziren, denera 300 lagun inguru. Bertsozale.eus-ek egunaren  kronika egin du.


2018-03-14 | Bertsozale.eus
Martxoaren 17an, Gasteizko Alde Zaharrean, Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren finala

Arabar Errioxa, Aramaio eta Errekaleorreko taldeak dira finalistak. Egun osoko festa izango da eta bazkalostean, 17:00etan hasiko da finala.


2018-01-29 | Edurne Azkarate
Azken alabaren azken ekarpena

Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren saio bat jokatu zen Oionen, urtarrilaren 27an, Azkenak elkartean. Legutioko Tribitu taldea eta Araba Errioxako Txandrio lehiatu ziren. Txandrio sailkatu zen finalaurrekoetarako. Hauxe duzu kronika.


Araban lehiarik gabe egiten dute bertsotan

Lehiarik gabeko bertso egitasmo bati ekingo diote otsailaren 1etik apirilaren 5era bitarte Araban: Arabako Bertso Kuadrilla Artekoari. Ekimenaren baitan, formatu eta estilo anitzeko 20 bertso saio prestatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude