'Amets Nagusia' dokumentala aurkeztuko dute, Aste Nagusiaren hastapenak jendarteratzeko

  • Gaur arratsaldean, azaroak 8, Bilboko Konpartsak eta Udalak Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen dokumentala aurkeztuko dute Arriaga Antzokian. Dokumentala Bilboko Konpartsak zuzendu eta ekoitzi du eta Aste Nagusiaren hastapenak jasotzen ditu. 20:00etan izango da emanaldia eta garai hartako eta egungo Aste Nagusia posible egin duten lagun eta kolaboratzaileek primizian ikusi ahalko dute.

Uriola.eus @uriolaeus
2016ko azaroak 08

Aste Nagusiaren sorrera urteetarako bidaia egin dute Bilboko Konpartsak federaziotik, 1978ko garaietara, eta Amets Nagusia, Ametsa jai bihurtu zen dokumentala ekoitzita. Azaroaren 8an aurkeztuko dute Arriagan eta bertan, besteak beste, Txupinera eta Pregoilari historikoak, Jai Batzorde Mistoko kideak eta Bilboko Konpartsak osatzen dituzten 29 konpartsetako 500etik gora konpartsakide egongo dira.

Dokumentalaren zuzendaritza-lanak egin dituzten Mercè Cortina-Oriol eta Fernando Garcia Regidor konpartsakideen hitzetan, "garai hartako memoria historikoa berreskuratu nahi izan dugu Bilboko Konpartsetatik, herri-mugimenduetatik datorren gure Aste Nagusiaren erroak berreskuratzeko". Dokumentalaren kredituetan jasotzen denez, gaur egun sinestezina dirudien arren, sasoi batean ez zegoen Aste Nagusirik. "Garai horietan, denok uxatzen gintuen hiri are goibelago eta itzaltsuagoa bihurtzen zen Bilbo abuztuan". Azaldu dutenez ere, "Francoren diktadura luzea oso eraginkorra izan zen berun kolorea bizitzaren esparru guztietara zabaltzen, baita jai esparruetan ere". Eta gogora ekarri dute 1978an zerbait gertatu zela; "bizitzaren koloreak berreskuratuz, norbanako batzuek berun kolore hori estaltzeari ekin zioten. Inori baimenik eskatu gabe ekin zioten, erditzeek ezin baitute itxaron".

Dokumental honek gaur egun ezagutzen dugun Aste Nagusiaren hasiera ezagutarazi nahi du; beraien emankortasunarekin, musutruk eta herrigintzatik, inolako aginte edo agintaririk gabe, gizarte batek gauza zoragarriak sortu ditzakeela erakutsi eta irakatsi zutenak omenduz. Beraiengatik guztiengatik.

Dokumentalak lizentzia irekia izango du eta edozeinentzat izango da ikusgai Bilboko Konpartsen webgunean: http://www.bilbokokonpartsak.com

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

                                     

Kanal hauetan artxibatua: Bilboko Aste Nagusia  |  Bilbo

Bilboko Aste Nagusia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-02-02 | ARGIA
Kaskagorri konpartsaren kontrako auzia berriz zabaldu du Audientzia Nazionalak

2009an txosna barruan ETAri loturiko argazki eta leloak jartzeagatik Adaska Kultur Elkartearen eta sei pertsonaren kontrako auziarekin jarraitzea erabaki du Alfonso Guevara epaileak, Dignidad y Justicia eskuin muturreko elkarteak helegitea jarri ondoren.


2016-12-27 | Uriola.eus
Bilboko Konpartsak: "Azken epaia gorabehera, ez dugu zuen azpijokoa onartzen"

Jone Artola txupinera izateko galerazpena baliogabetu du auzitegiak. Konpartsek epaia baikortzat jo duten arren azaldu dute haientzat ez duela "baliorik" eta Bilboko jai eredu horrelako erasoen aurrean "blindatuta" dagoela.


2016-11-23 | Uriola.eus
Balioetan sakontzeko apustua izan da Bilboko Konpartsen urteko asanbladaren emaitza

Joan den asteburuan egin dute Bilboko Konpartsak osatzen dituzten 29 konpartsetako ordezkariek urteko balorazio-bilera, eta 2016-2017 ikasturtera begirako ildo nagusiak irudikatu dituzte.


Amets Nagusia, ametsa jai bihurtu zen
MULTIMEDIA - dokumentala

Egungo Aste Nagusiaren sorrerako zirrikituak azaltzen ditu dokumentalak hainbat testigantzen bidez, protagonista eta lekuko izan ziren horien hitzen bidez. 1977tik 1983ra arteko "zirrikitu konplexu, bitxi eta emozioz beterikoak" kontatzen dute. "Aste Nagusia bezalako jai baten jatorria ezagutzea funtsezkoa delako egungo Aste Nagusia ondo ulertzeko eta lantzeko. Oinarrizkoa delako Aste Nagusiaren memoria egitea", diote Mercè Cortina-Oriol eta Fernando Garcia Regidor... [+]


2016-08-26 | Uriola.eus
Eraso sexista berri bat salatu dute Bilboko Aste Nagusiaren baitan

Udaltzaingoa gizon baten bila dabil, abuztuaren 25eko goizean emakume bati erasotzeagatik. Erasoa goizeko 10:00ak aldera gertatu zen Zazpi Kaleen inguruan. Gizon batek emakume bat eraso zuen lizunkeriaz hitz eginda, eta emakumeak egindako eskaerei entzungor eginez; borondatez aurkako ukitzeak egin zizkion.


2016-08-25 | ARGIA
Mekauen konpartsaren kontrako salaketa jarriko du COVITEk, kale bati Pakito Arriaran izena jartzeagatik

Bilboko festetan, Mekauen Egunean, hainbat kaletako plakak estali zituzten borroka internazionalistan jardun izan diren pertsonen izenekin, tartean ETAko kide izandako Arriaranena.


2016-08-24 | Uriola.eus
'Edalontzien berrerabilpena 2.0' esperientzia pilotua jarri dute martxan Bilboko Konpartsek

Bilboko Konpartsak urrats berri bat eman du edalontzi berrerabilgarriaren ereduan, eta esperientzia pilotu bat abiatu du erabilitako edalontziak jaso eta higienizazio industrialaren bidez, berriz ere hauek saltzeko. Hala, Aste Nagusiaren ingurumen-inpaktua gutxitu nahi da.


2016-08-22 | Topatu.eus
Bilboko jaietako txupinazoan autodefentsa feministaren aldarria zabaldu dute

“Autodefentsa feminista!” zioen pankarta batekin eraso sexistei aurrea hartzeko deia egin dute.


2016-08-19 | Uriola.eus
Animaliadun ikuskizunik gabeko Aste Nagusi baten alde batu dira konpartsak eta zenbait alderdi politiko

Konpartsa ugarik, EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbao alderdietako kideekin batera agerraldia eskaini dute ostegunean, Aste Nagusiaren baitan garatuko diren ikuskizunetan erabiliko diren animaliek bizi dute egoera larria salatzeko. Denek bat egin dute esatean, "animaliadun ikuskizunik gabeko Aste Nagusi baten aldekoak" direla.


2016-07-11 | Uriola.eus
Patxo Telleria eta Gisele Felli Gorritxo izango dira Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria eta txupinera

Aho batez izendatu du Bilboko Udaleko Jai Batzordeak Patxo Telleria aktore, gidoilari eta zuzendaria 2016ko Aste Nagusiko pregoilaria. Aurtengo txupinera, berriz, Komantxe konpartsako Gisele Felli Gorritxo izango da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude