Altsasuko Gurasoak Estrasburgon

  • Astelehen eta asteartean ordezkaritza han izanen da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 29an - 09:00
Bel Pozueta eta Edurne Goikoetxea Estrasburgon. Argazkia: @Altsasugurasoak

Altsasuko auziagatik auzipetutakoen bi ama, Bel Pozueta eta Edurne Goikoetxea, Estrasburgorako bidea hartu dute gaur. Berdeak/Europako Aliantza Askea (ERC, Compromis, ICV), Europaren aldeko Liberalen eta Demokraten Aliantza (UPYD, Ciudadanos, EAJ eta PDCAT ) eta Europako Ezker Batuaren Talde Konfederala (Izquierda Plural, Ahal Dugu eta EH Bildu) taldeek antolatutako topaketa batean parte hartuko dute bihar goizean: Europar Batasunean oinarrizko eskubideak defendatzen: Espainiako kasua.

Bide batez, hainbat euro-parlamentarirekin bilerak eginen dituzte bi altsasuarrek. Auziari buruzko txostenak banatu dizkiete bileraren aurretik. Pozuetak bizi duten babesgabetasuna salatu du gaurko bileran. Eta Goikoetxeak Europari eskatu dio “auziaz ez ahazteko, Espainiako justiziaren norabidearekin hau guztia aldatuko den inolako esperantzarik ez baitugu”.

Europako bidea

Ez da aurreneko aldia Altsasuko auziaz Europako erakundeen bihotzean ari direna. Altsasuko Gurasoen ordezkaritza Europako Parlamentuaren Bruselako egoitzan izan zen bat joan den urteko garagarrilaren 29an. Egonaldi “emankor” haren emaitza izan zen 15 estatuetako 51 euro-parlamentarik  “arreta eta interesa” adieraziz adierazpena sinatu zutena.

Joan den urteko irailaren 29an Europako Batzordeko lehen lehendakariorde Frans Timmermansek esan zuen Altsasuko auzia gertutik segituko zuela. Holandarrak gaineratu zuenez, epai-prozedurak “Europako tratatuak eta legedia urratuz gero, neurri egokiak hartzeko eskubidea gordeko du”. Timmermansek EAJko, EH Bilduko, IUko eta Ahal Duguko eurodiputatuei emandako erantzuna

ez zen Coviteren gogokoa izan eta agintariari gutuna bidali zion. Han jasotzen zenez, “biktimen bertsioa Europar Batasuneko goi agintariengana iristea nahi dugu, ezker abertzaleak, beste indar politiko batzuez lagunduta, egiten ari den manipulazioa gelditzeko”.

Bestetik, Nafarroako Parlamentuak Altsasuko Auziaren inguruan onartutako eta Nafarroako Gobernuak ondoren bere egindako erresoluzioa ere Europara iritsi zen. Nafarroako Gobernuaren Bruselasko ordezkariak, Mikel Irujok, Eskualdeen Batzordeko European Alliance Taldeko presidente Karl Vanlouverekin lan bilera izan zuen apirilean eta, beste hainbat mintzagaien artean, Irujok Altsasuko auziaren berri eman zion.

Albiste hau Guaixe.eus atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude