Altsasuko auzia: sarjentuaren bertsioa ezbaian utzi duen bideoa

  • Altsasuko auzian auziperatutako Iñaki Abadek bideo bat aurkeztu du asteazkenean auziko zortzigarren saioan, non zalantzan jartzen baituen Guardia Zibilaren sarjentuak epailearen aurrean egindako deklarazioa.


2018ko apirilaren 26an - 09:17
Altsasuko auzian auziperatuen alde egindako manifestazioa (Arg: Kaosenlared)

Aurretik onartu ez bazuen ere, oraingoan froga gisa hartu du epaimahaiak Abadek istiluaren ostean grabatutako bideoa. Bertan ikusten da sarjentuak alkandora txuri bat zeramala, hautsi gabe eta odol arrastorik gabe, aurretik epailearen aurrean eman zuen bertsioaren kontrara.

Bideoan Abad bera, Ainara Urkijo eta Jon Ander Cob ikusten dira, eta sarjentua haien ondotik pasatzen bada ere, ez ditu identifikatzen foruzainen aurrean. Bestalde, ikusten da nola sarjentuak eskuarekin mugikorra lurrera botatzen dion Abadi, gazteak deklaratu bezalaxe.

Psikologoen bertsioak

Tenientearen bikotekide Maria Jose Naranjoren osasun egoeraren inguruan deklaratu dute akusazioak deitutako psikologoek. Beraien arabera, trauma osteko estresa eragin dio istiluak eta ondoko egoerak.

Defentsak deitutako medikuen ustez, ordea, guardia zibilen zein euren bikotekideen lesioak “ez datoz bat” egindako deklarazioarekin. Naranjok esan zuen jende-saldo batek “lintxatu” zituela, baina medikuen esanetan, bertsio hori ez da bateragarria istilutik hiru astera egindako azterketa medikuko emaitzekin. “Lesio larriagoak izatea espero beharko genuke. Medikuen azterketek ez dute ezer erregistratu, ez dago ezer”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Altsasuko gazteak
Altsasu antzezlana ikusi dute Madrilen, Vox-en boikotaren gainetik

Ostegun honetan estreinatu da Madrilen 2016ko Altsasuko gazteen atxiloketa eta auzipetzea ardatz dituen antzezlana La Abadia antzokian, Voxek zentsura kanpaina handia egin ondoren.


2022-01-19 | ARGIA
Altsasuko gazteen eskakizuna atzera bota du Estrasburgoko Auzitegiak

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteek epaiketa bidezkoa izan zuten aztertzeko eskakizuna. Auzipetutako gazteetako batek, Iñaki Abadek, eman du jakitera berria.


2021-11-10 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak dio Altsasu auziko Guardia Zibilaren tenientea ez dela terrorismoaren biktima

Espainiako Auzitegi Nazionalaren ebazpenean dago oinarritua erabakia eta dioenez, Altsasuko gazteak zigortu zituen ebazpenean ez zen terrorismorik aipatzen, beraz, ez administrazioak ez Auzitegi Nazionalak ezin dute terrorismoaren biktimen kalte ordainik onartu.


Eguneraketa berriak daude