Alberto Surio izango da EITBko zuzendari berria


2009ko maiatzaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Alberto Surio Dani Blanco
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Jaurlaritzak kargurako proposatuko du eta Legebiltzarrak gehiengo absolutuz onartu beharko du izendapena. Suriok 45 urte ditu. Egun El Diario Vasco egunkariko kazetaria zen, gai politikoetan. Era berean, beste komunikabide batzuetan parte hartzen zuen, komentarista gisa: Radio Euskadi, Punto Radio, ETB, Cuatro, TVE eta Teledonosti. 2008 hasieran Andoni Ortuzarrek BBBko presidente kargua hartu zuenetik, Euskal Irrati Telebistak ez dauka zuzendari nagusirik.

EAEko hauteskundeen ondoren, ARGIAk Mariano Ferrer eta Surio elkarrizketatu zituen, egoera politikoaren analisia egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Andoni Ortuzar
Eguneraketa berriak daude