Ortuzar: “Konstituzio aldaketa orok Euskadiren nazio izaera aitortu beharko du”

  • Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak esan du prest daudela Espainiako Konstituzioan aldaketak egiteko, beti ere, Euskadiren nazio izaera aintzat hartuta.


2014ko azaroaren 24an - 10:23
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Andoni Ortuzar EAJko burua, Iñigo Urkullu lehendakaria, Juan Maria Atutxa eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako EAJko buruak Sukarrietan. (Argazkia: Pablo Viñas/www.noticiasdenavarra.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“EAJk ez du onartuko Euskadiren nazio izaera aitortzen ez duen aldaketarik. Aldatzeko, has gaitezen gauzei duten izena ematen: nazioei nazio, eta Euskadi nazio bat da”. Horrela esan du Ortuzarrek Sukarrietan (Bizkaia), Sabino Aranaren heriotzaren 111. urteurrenean.

EBBko buruak azaldu du EAJk ez duela Konstituzioa aldatzeko beldurrik: “EAJk ez dio beldurrik ez Estatuaren modelo aldaketari, ezta gestio aldaketari ere. Denbora asko daramagu bigarren trantsizio garai hau eskatzen” .

Ortuzarrek Espainiako Estatuko alderdi politiko nagusiei zuzenduta egin ditu adierazpen hauek, eta mezu argia bidali die: “Euskadi nazio bat da, eta aitortzen ez badute ez gaitzatela kontuan hartu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Andoni Ortuzar
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!