AHT-k ez du merkantziarik eramango Gasteiztik Burgosera, Espainiako Gobernuak baieztatu duenez

  • Iñigo de la Serna Espainiako Sustapen ministroak ostegunean aurkeztu zuen Burgosen hiri horren eta Gasteizen arteko AHT bidezko lotura. Azaldu zuenez, zati horretan abiadura handiko trenak ez du merkantziarik eramango eta pasaiarientzat soilik izango da.

ARGIA @argia
2017ko abenduaren 29a
Renferen pasaiarientzako tren bat Gasteizko geltokian

Lanak 2019an hastea aurreikusi dute eta bost urtean eginda egotea espero dute. Denera 93 kilometro izango lituzke ibilbideak eta 1.200 milioi euroko kostua. Burgoseko irteera inguruko zelaietatik izatea erabaki dute, baina Pancorbotik aurrerakoa oraindik definitu gabe dago.

Nolanahi ere, Sustapen ministerioaren agerralditik arreta gehien AHTren erabilerari buruzko bere adierazpenek piztu dute. De la Sernak ziurtatu du trenak soilik pasaiariak eramango dituela, merkantziak garraiatzea ezinezkoa baita, zati horretako maldak 30 milesima ingurukoak direlako.

AHTren erabilera "mistoa" baztertuta geratu da, beraz, Gasteiztik harago. Hain justu, Euskal Y-a egiteko Eusko Jaurlaritzaren argudio nagusietako bat izan da errepide bidezko merkantzien garraioa arindu eta Europako merkataritza sareekin konektatuko lukeela euskal lurraldea.

Kanal honetan artxibatua: Abiadura Handiko Trena

Abiadura Handiko Trena kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-19 | Arabako Alea
3.500 sinaduratik gora jaso dituzte AHTak Arabako Errioxa zeharkatzearen kontra

Abiadura Handiko Trenak Arabako Errioxa zeharkatzearen kontra sinadura bilketa abiatu du Lezako Mahaia izeneko taldeak Change.org plataformaren bitartez.


2018-01-18 | ARGIA
Kontratazio "etikoan" sakontzeko eskuliburua osatzen ari da Gipuzkoako Aldundia

Esleipen publikoetan, eta batez ere obra zibilean, sindikatuek esplotazio egoera ugari salatu dituzte azkenaldian, izan Abiadura Handiko Trenean edo Zubietako erraustegiko lanetan. Azkenekoa ELAk asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldia izan da. Hain zuzen, egun berean Gipuzkoako Aldundiak iragarri du kontratazio “etikoan” sakontzeko eskuliburua osatzen ari dela.


2018-01-18 | Hala Bedi
Sinadura bilketa martxan, AHT Arabar Errioxatik ez pasatzeko

AHT Arabar Errioxatik pasatzeko mehatxuaren aurrean, herritarrak antolatzen hasi dira. change.org atarian sinadura bilketa martxan jartzea ekimenetako bat izan da.


Gipuzkoako obra nagusietako enpresa guztiek onartu dute langileak prekarioan dabiltzala, ELAk dioenez

Gipuzkoako Batzar Nagusietan asteazken goizean egindako agerraldian ELA sindikatuko eraikuntzako arduradunek lurralde horretako obretan gertatzen ari diren gehiegikeriak salatu dituzte. Donostiako Txomin etxebizitzetan, Deskargan, Zubietako erraustegian, Anoetako estadioan eta AHTn ikusitakoa azaldu dute hain zuzen.


2018-01-18 | ARGIA
Gipuzkoako batzarkideei 'Zuloan' liburua helarazi diete, eraikuntzako lan baldintzen berri izan dezaten

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Ekonomia Sustapeneko batzordean ELAko kideek azalpenak eman dituzte lurralde horretako eraikuntzan langileen jasaten dituzten lan baldintzen inguruan. Abiadura handiko Trena ere jarri du mahai gainean Igor San Jose sindikatuko ordezkariak eta batzordeko talde politikoei Zuloan liburuaren ale bana eman die.


2018-01-10 | Xabier Letona
AHT: Iruņetik Irunera joateko, Gasteiztik azkarren?

Gaur egun Iruñetik Irunera ordubetean heltzen zara autoz Bidasoatik. Autobusez apur bat gehiago, baina dirutan merkeago. Nola demontre lehiatuko da trena autoarekin, Iruñetik Irunera joateko Gasteiztik pasatu behar bada?


2018-01-09 | Xabier Letona
Nafarroa "Euskal Y"-arekin lotzeko Gasteiz hautatu du Espainiako Gobernuak

Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko ministroak Iruñeko Espainiako Gobernuko Ordezkaritzan aurkeztu du Nafarroako AHT eta Euskal Y-aren arteko lotura: espero zen bezala, Gasteiz izango da. Ministroak azaldu duenez merkeagoa da eta ingurumenarekiko eragina txikiagoa.


2018-01-04 | ARGIA
Urkullu eta Muņozen arteko eztabaidan, 'Zuloan' liburuak erakusten duen "esplotazioa" mahai gainean

Eztabaida bizia sortu da azken asteotan Iñigo Urkullu lehendakariaren eta ELA sindikatuaren artean, euren arteko harremanik ezaren inguruan.


"AHT txarra bada Errioxarentzat, txarra da Arabako Bailarentzat ere"

Manzanos, Quintanilla de la Ribera eta Leciñana Okako kontzejuak kexu dira. AHTk Arabako Errioxa zeharkatzeak administrazioaren aldetik piztu duen oposizio berdina nahi dute Arabako Bailaretan egingo duen "hondamendia" gelditzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude