“Absoluzioa garaipen politikoa da”

Zuzeneko jarraipena
  • Espainiako Auzitegi Nazionalak Askapenako bost auzipetuak absolbitu ditu. Hauek ziren auzipetuak: Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto, Walter Wendelin eta Aritz Ganboa. Epaiketan ez dute frogarik aurkitu Askapenaren eta bost kide hauen jarduna ETArekin lotzeko.

Bost auzipetuak Iruñean (Argazkia: Askapena)
Auzipetuen balorazioa

Askapenako bost auzipetuek, Eleak/Libre mugimenduko eta Askapenako kidez lagunduta, prentsaurrekoa egin dute otsailaren 4an prozesu judiziala eta epaiaz duten iritzia plazaratzeko. Bost auzipetuen absoluzioa garaipen politikoa dela uste dute eta beren esker ona adierazi diete eskubide zibil eta politikoen defentsan aritzen direnei eta elkartasuna adierazi dieten kide, antolakunde eta instituzio guztiei.

Espainiako justizia euskal militantzia independentistaren aurkako makinaria dela berretsi dute eta azken bost urteetan bizi behar izan duten guztia gogora ekarri dute: "atxiloketa inkomunikatua, tortura arriskua, espetxeratze prebentiboa, dispertsioa, baldintzapeko askatsuna, ondasun blokeatuak, familia hipotekatuak, pasaporte kentzea, kontrol judizialaren menpeko bizitza, eta Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Trukeren defentsarako eskubidearen urratzea". Beren iritziz, absoluzioak ez du bermatzen izaera politikoa duten hurrengo epaiketetan epai bera errepikatuko denik. "Sistema kapitalista inperialista heteropatriarkala gainditzeko borrokan" jarraitzeko gogoa azpimarratzen amaitu dute prentsaurrekoa.

Poza Iruñean

 

Haserrea 'Dena ETA da' teoriak egindako minagatik

 

Bideoa: Esker hitzak absolbituen partetik

Esker hitzak Unai Vazquezek.

 

Poza absolbituen artean

Iruñean osatu duten Babesguneko argazkiak sareratu ditu @erreharria erabiltzaileak. Absolbituen poza ikus daiteke bertan.

 

Epaitegietatik informazioa

Alberto Pradillak eman du albistea.

Lourdes Perez izan da albistea ematen lehena.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epaiketak
2024-11-11
“Justizia euskaraz eta euskaraz justizia”
Baionako epaileei bigarren gutuna

Eguneraketa berriak daude