4.300 euroko isuna ezarri diote Ziburuko ikastolari

  • Irailaren 9tik, Marinela gunean jarraitzen duen egun bakoitzeko 100 euro ordaintzera kondenatuta dago Ziburuko ikastola. Uxerrak oraindik haurrek han jarraitzen dutela ziurtatu du, eta 4.300 euro eskatu dizkio ikastolari.


2014ko urriaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kaskarotenearen aldeko manifestazioa deitu dute gurasoek eta Seaskako bozeramaleek azaroaren 8rako. (Arg: www.kazeta.eus)

Paxkal Indo Seaskako lehendakariak adierazi duenez, isun ekonomiko hori ordaintzeko prest daude, “kondenaren baldintzak argitu eta gero”.

"Guk pentsatzen genuen, isuna pagatuz gero tokian egoteko eskubidea izanen genuela, eta ez isuna ordaindu eta gainera tokia utzi beharra".

Horregatik, ikastolaren abokatuak gutun baten bidez kondenaren baldintzak argitzea eskatuko du. “Horren ostean isuna pagatuko dugu, Euskal Herriak emandako sostengua horrentzat izanen delako”, azaldu du Indok.

Kaskarotenearen proposamenei ezetza

Kazeta.eus-ek jaso duenez, Seaskak eta Ziburuko ikastolak hiru proposamen egin zizkioten Herriko Etxeari irailaren 12an.

Proposamenetako bat, egokiena iruditzen zitzaiena, ikastola Zokoan, Kontseilu Orokorraren eremu batean kokatzea zen. Guy Poulu Ziburuko auzapezak, ordea, ez zuen bakar bat ere aintzat hartu.

Auzapezak Kaskarotenea ikastola Oletako bidean den eraikuntza batean, Xuritun, kokatzea proposatu zien gurasoei. "Eraikinak eta eremuak ez ditu umeentzako baldintza egokiak betetzen", azaldu du Laida Mugikak, Kaskarotenea ikastolako presidenteak.

Autopistatik gertu egoteaz gain, zentrotik urrun dagoela argudiatu du. "Ez dugu egin bide luze hau Xuritun bukatzeko”, aldarrikatu du Mugikak.

Manifestazioa, azaroaren 8an

Kaskarotenearen aldeko manifestazioa deitu dute gurasoek eta Seaskako bozeramaleek azaroaren 8rako, “Ikastolak ez hunki” lemapean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ziburuko ikastolaren borroka
Eraikinik gabe utzi zuten Ziburuko Kaskarotenea ikastolak hamar urte bete ditu

Hastapen gogorrak izan ziren Ziburuko ikastolarenak: Herriko Etxearekin adostutako eraikinetik bota nahi izan zituen auzapezak eta argindarra moztu zien, Polizia bidaltzearekin mehatxatu, isuna ezarri… baina elkartasun uholdea jaso zuen Kaskarotenea ikastolak eta aurrera... [+]


2015-08-31 | Garazi Zabaleta
Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eraikin berrian hasiko dute ikasturtea haurrek

Ziburuko auzapezak jarritako oztopei aurre egitea lortu dute Kaskarotenea ikastolako kideek. Asteazkenean hasiko dute ikasturtea haurrek ikastolaren eraikin berrian.


2015-05-05 | Mikel Asurmendi
Herri Urrats
"Atxik ikastola bildua" lelopean, Herri Urratseko dirua Ziburuko ikastolarentzat

Igande honetan, maiatzaren 10ean, Herri Urrats 32. ekitaldia Senpereko lakuan. Ospakizunean bildutako dirua Ziburuko ikastola berria eraikitzeko izanen da.


Ziburuko Ikastolak lurra erostea erabaki du azkenean

Ez da inolako akordiorik lortu Ziburuko Kaskarotenea Ikastolaren eta Herriko Etxearen artean. Seaskak, Kaskarotenea Ikastolak, behin eta berriz azpimarratu du ikastolak zerbitzu publikoa eskaintzen duela, euskaraz ikasteko aukera emanda herriko haurrei. Laida Mujika ikastolako... [+]


Seaskak lur eremu bat erostea erabaki du Ziburuko ikastolarentzat

Kaskarotenea ikastola Ziburun mantentzeko 300.000 euroko balioa duen lursail bat erosiko du Seaskak. Herri Urratsen bilduko den dirua erabiliko dute gastu horri aurre egiteko.


Eguneraketa berriak daude