34 irrati lizentzia banatu ditu Jaurlaritzak, hauteskundeak baino hamar egun lehenago

  • 34 irrati lizentzia banatu ditu Eusko Jaurlaritzak, horietatik 11 euskaraz emititzeko, urriaren 21eko bozetarako hamar egun falta direnean. Euskarazko irrati-lizentziei dagokienez, Hamaika Telebistaren eta Info7 irratiaren elkarlanetik sortutako Hamaika Irratia proiektuak zortzi lizentzia izango ditu, aurkeztu dituen proiektu guztiek eskuratu dute lizentzia.


2012ko urriaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hala Bedi irratiko kideak, lizentzien lehiaketara aurkeztuko zirela adierazi zuten prentsaurrekoan.

Gasteizen euskarazko hiru lizentzia zeuden jokoan: Hamaika Irratiaz gain, Hala Bediren euskarazko irrati egitasmoak eta Araba Irratiak eskuratu dituzte. Donostian Antxeta irratiak lortu du emititzeko bi baimenetako bat (bestea Hamaika Irratiarentzat izan da). Bilbon ere Hamaika Irratiak lizentzia eskuratu du, baina 1997tik emititzen ari den Bilbo Hiria –Kafe Antzokiaren jabe den Zenbat Gara elkartearen egitasmoa– kanpo geratu da.

Hutsune esanguratsuak

Bilbo Hiriarenaz gain, gaztelaniaz edo elebitan emititzeko lizentziei dagokionez, urte askoan uhinetan dauden irratiak lizentziarik gabe geratu dira: Hala Bediren euskarazko egitasmoari lizentzia eman dioten arren, Gasteizko irrati komunitarioaren orain arteko formula elebiduna berriz ere gabe geratu da. Gauza bera gertatu da Bilbon Tas Tasekin ere: ia 30 urtez emititzen ari den irrati librea lizentziarik gabe utzi du Jaurlaritzak.

Behin betiko erabakia iragartzeko dagoen arren, herenegun e-posta bidez jakinarazitakoaren arabera, Gara Irratiak –Gara egunkariaren egitasmo elebiduna– aurkeztu ziren lizentzia eskaera guztiei ezetz esan die Jaurlaritzak. Noticias taldeko Onda Vasca irratiari aldiz, lizentzia bakarra onartu dio Patxi Lopezen exekutiboak, 30 eskatu zituen arren.

EAEko gobernuak ez zuen 1989tik irrati lizentziak eskuratzeko lehiaketa publikorik deitu.

Informazio gehiago:

Hala Bedi irratiak bultzatu duen euskarazko irrati egitasmoari buruzko erreportajea ARGIA astekarian (2012-05-20).

Antxeta, Hala Bedi, Tas-Tas eta Justuri irratiek EAEn irrati lizentziak banatzeko erabilitako oinarrien hutsuneak azaltzeko prentsaurrekoa eman zuten 2012ko apirilean. Ikusi bideoa:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hala Bedi
2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


2022-11-08 | Hala Bedi
2022/2023 ikasturteko parrilla aurkeztu du Hala Bedi Irratiak

Aurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.


Eguneraketa berriak daude