Urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 60.000 euroko kalte-ordaina eskatzen diote bakoitzari.
2010eko uztailaren 1ean lau lagun Itsasondoko (Gipuzkoa) meategietan giltzapetu ziren AHT salatzeko eta Ordizi-Itsasondo tunelaren obretan egiten ari ziren leherketak geldiarazteko. Horretarako meategian giltzapetu eta meategiko zementu bidoi erraldoietara kateatu ziren. Ekintzak bost egun iraun zituen, harik eta Ertzaintzak lau pertsonak aurkitu eta kanporatu zituen arte.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak jarri zuten salaketa, “desordena publikoak” egotziz eta “erantzukizun zibil” gisa 60.000 euroko kalte-ordaina eskatuz.
Goizeko 9:15etan hasiko da epaiketa Donostiako Epaitegiko 9. aretoan eta jendearen presentzia eskatu dute elkartasuna adierazteko.
Hamar euroko billeteak zabaldu dituzte Iruñeko Merkatuan, haien mezuarekin.
Sakana, Goierri eta Lautadatik igaro da martxa abuztuaren 25etik 27ra, ekimen, kontzertu eta kontzentrazioekin.
Abiadura Handiko Trena eraikitzeko zundaketa geologikoen baimen-eskaeren aurka, hainbat taldek bizikleta martxa antolatu dute Sakanan eta Goierrin. Zundaketek kaltetutako lurraldeak zeharkatuko ditu abuztuaren 25etik 27ra.